Víctor Pradera

Juan Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 6a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen.[1]

Víctor Pradera


Gorteetako diputatua



Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1872ko apirilaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1936ko irailaren 6a (64 urte)
Hobiratze lekuaPolloeko hilerria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria, politikaria, abokatua eta ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Lan nabarmenak
KidetzaAcción Española (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Alderdi Katoliko Tradizionalista
Alderdi Sozial Popularra

Biografia

Aitaren aldeko aitona Sarakoa zen (Jean Pradere Martinena) eta amona berriz Sunbillakoa, Etxalarren bizi zirelarik. Hantxe jaio zen Victor Praderaren aita. Ama, ostera, Iruñekoa zuen.[2]

Iruñan jaio arren, zazpi urterekin Donostiara joan zen bizitzera gurasoekin.[2]1899an, Tolosako barrutia (Gipuzkoa) ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia (Nafarroa Garaia) ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Alderdi Katoliko Tradizionalistan sartu zen. Gero Alderdi Sozial Popularrean eta Elkarte Tradizionalistan ere ibili zen.

Euskalduna zen;[3] hala ere, Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, gogor joz Amaiurko monolitoaren kontra, eta Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz (1922). Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako sutsua, bere idazkietan eta jarduera politikoan hura suntsitzearen alde lan egin zuen. Leo XIII.aren Rerum Novarum-aren katolizismo sozialaren aldekoa izan zen.[2]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen. Abuztu hasieran atxilotu zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. 1936ko irail hasieran fusilatu zuten, baita semea ere.

Obra batzuk

  • Por Navarra, para España [diskurtso]. Donostia: "GRAPHOS". 1921.
  • Fernando el Católico y los falsarios de la historia. Sucesores de Rivadeneyra (S. A.). 1922.
  • Dios vuelve y los dioses se van. Sucesores de Rivadeneyra (S. A.). 1923.
  • El Estado Nuevo (2. edizio). Editorial Española. 1937.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Víctor Pradera Larumbe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. «Víctor Pradera Larumbe | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).
  3. Orzaiz, Ion, Senar, Joxerra. (2016). Nafarroa, orain ala inoiz ez. , 41 or. ISBN 978-84-9027-661-7..

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.