Victor Frankl
Victor Emil Frankl (Viena, 1905eko martxoaren 26a - ib., 1997ko irailaren 2a) austriar psikoanalista izan zen, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea.
Victor Frankl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Viena, 1905eko martxoaren 26a |
Herrialdea | Austria |
Heriotza | Viena, 1997ko irailaren 2a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Old Jewish Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Tilly Grosser (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | Austrian German (en) alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | psikoterapeuta, psikologoa, psikiatra, katedraduna, neurologoa, existential therapist (en) , idazlea, zirujaua, hegazkinlaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Vienako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Sigmund Freud eta Alfred Adler |
Izengoitia(k) | Gabriel Lion |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Ikasketak
Medikuntza-ikasketak egin zituen Vienako Unibertsitatean, eta psikiatria eta neurologiako doktoregoa atera zuen.
Deportazioa eta kontzentrazio Esparruak
Viktor Frank Vienako hirian hartu zuten bere guraso eta emaztearekin batera 1942ko udazkenean eta Theresienstadt-eko kontzentrazio esparrura deportatu zuten[1]. 1944-1945 bitartean, Auschwitz eta Dachauko kontzentrazio esparruetan eduki zuten preso judua izateagatik. Urte haietako lekukotasuna Psikologo bat kontzentrazio-esparruetan (1955) liburuan idatzita utzi zuen. Geroago, Auschwitz-etik Kaufering eta Turkheim-era mugitu zuten (Dachauren aginpean dauden bi kontzentrazio esparru). 1945ko apirilaren 25ean, Estatu Batuetako armada askatu zuen. Bere gurasoak eta emaztea ez bezala, Viktor Franklek Holokaustoa biziraun zuen.
Askapenaren ondoren
Bigarren Mundu Gerra bukatu ondoren, Vienako Unibertsitateko neurologia- eta psikiatria- irakasle izendatu zuten. Franklek adierazi zuen egungo eritasun nagusia helburu edo norabiderik gabeko bizitza baten eramankizuna pairatzea zela, gizakia, bere patuaren jabe izango bazen, bere bizitzari norabide jakin bat eman beharrean zela. Hogeita zortzi aldiz doktore honoris causa izendatu zuten beste hainbeste unibertsitatetan, eta Argentinako Mediku Antropologiako Elkarteko ohorezko kidea da (1954), eta orobat Limako Neuropsikiatria eta Legezko Medikuntza Elkartekoa zen, eta Espainiako Klinika hipnotiko eta esperimentalekoa (1960), besteak beste. Obra nagusiak: Logos eta existentzia (1951); Psikoterapiaren oinarri antropologikoak (1975) eta Helbururik gabeko bizitza baten pairamena (1977).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) Frankl, Viktor. (2004). El hombre en busca de sentido. Herder, 50 or..
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Victor Frankl |