Victor Eusa
Victor Eusa Errazkin (Iruñea, 1894ko martxoaren 6a - Iruñea, 1990) nafar arkitekto bat izan zen. Iruñea jaioterrian eraikin ugari diseinatu zituen, tartean Eskolapioen eraikina, Iruñeko apaiztegia eta Medialuna parkea. XX. mendearen zatirik handienean Nafarroako arkitekto nabarmenena izan zen. Bestalde, Nafarroako karlismoaren kide nabarmena ere izan zen.
Victor Eusa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1894ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1990 (96 urte) (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Arkitektura estiloa
20. mendeko Nafarroako arkitektura eta bereziki Iruñekoa hainbat eraikin enblematikorekin gehien definitu duen arkitektoa izan da Victor Eusa, batez ere Iruñeko bigarren zabalgunea hasi zenean eraikitzen 1920ko hamarkadan.
Madrilgo Arkitektura Eskolan ikasi zuen, non 1920ko promozioan eskuratu zien titulua.[1] Bere lehen lanetan joera akademizistak erakutsi zituen (eta geroago ere bai, bezero zehatzek eskatuta), bereziki estilo frantses bat eskatu ziotelarik Donostiako Kursaal kasinoa egin zuenean (1923, Saturnino UIargirekin egindako lana).
1923an Turkian, Ekialde Hurbilean eta Egipton bidaiatzen aritu zen, eta handik estilo orientalista baterako gustua ekarri zuen, ikus daitekeena batik bat Vasco-Navarra eraikinean.
Ondoren, lanaren ezaugarriak arkitektura espresionistarekin lotu ziren batik bat.[2] Hormigoia agerian, adreilu gorriak, parte zuriak... ezaugarri formal horiekin 1928-1932 faseko lan inportante batzuk garatu zituen.[1]
Eraikin nabarmenak
- Uranga etxea (1922)
- Vasco-Navarra eraikina (1924)
- Francisco Bergamín kalearen 2. zenbakiko etxea (1924)
- Eskolapioen eraikina (1926)
- Etxebizitzen eraikina (1929)
- Mirari edo Paulen eliza (1930)
- Bahía Kafetegia eraikina (1930)
- Iruñeko Erruki Etxea (1932)
- Medialuna parkea (1935)
- Eroritakoen monumentua (1942)
- Aurora eraikina (1950)
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Tabuenca, Fernando. (1999). «La arquitectura de Víctor Eusa: La forma continua.» Revista Arquitectura 318: 26-35. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
- (Gaztelaniaz) Lafón, Zuriñe. (2010-07-12). «Victor Eusa, el Gaudí de Pamplona» ATELIER (Noiz kontsultatua: 2023-05-23).
Bibliografia
- Linazasoro, Jose Ignacio. "Víctor Eusa". Nueva Forma ; 90-91. 1973. 2. orr.
- Santos Calpe, Raquel. "Creatividad viva: Del expresionismo poético de Víctor Eusa al rigor constructivo de Moneo y Mangado" Revista del Ministerio de Fomento ; 509, 2002 , 190-195. orr.
- Victor Eusa arkitektoa: Iruñeko Ziudadelako Bolborategian 1989ko abenduaren 1a eta 25a bitartean ospatutako erakusketa-omenaldia. - Euskal-Nafar Arkitektura Eskola Ofiziala, 1989.
Kanpo estekak
- Victor Eusa arkitektoaren biografia irakurgai. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)