Victor Bernard Derrecagaix
Victor Bernard Derrecagaix (Baiona, 1833ko irailaren 14a - Paris, 1915eko apirilaren 11) jatorri euskalduneko militar frantsesa izan zen.
Victor Bernard Derrecagaix | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1833ko irailaren 14a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Angelu, 1915eko apirilaren 11 (81 urte) (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, historialaria, geografoa, esploratzailea eta militarra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Société de Géographie (en) |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | divisional general (en) |
Parte hartutako gatazkak | Krimeako Gerra Frantzia-Prusia Gerra |
Krimeako gerran egon ondoren, Aljeriako konkistan parte hartu zuen eta bertan hasi zen topografia-lanak egiten (1856-1867). Parisa itzuli ondoren idazle gisa hasi zen Revue Militaire delakoan. 1870. urtean Prusiaren aurkako gerran hartu zuen parte. 1887an historia-irakasle izan zen Gerra Eskola Nagusian. Bertan, ikasle izan zituen Lehen Mundu Gerran ari izan ziren militar ospetsuenak (Foch, Pétain). Armadako geografia zerbitzuko zuzendaria izan zen. Historia eta biografia militar ugari idatzi zuen (Le maréchal Comte Harispe, 1916). Bere oroitzapenak 1921. urtean eman ziren argitara, bera hil ondoren.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.