Victor Ardisson

Víctor Antoine Ardisson, (Le Muy, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina, 1872ko irailaren 5 Var, Provence-Alpes-Côte d'Azur, 1944ko martxoaren 9a) Vampire du Muy (Le Muyko banpiroa) ezizenez ezagututa, Frantziako nekrofilo ospetsua izan zen. Haren kasuak garrantzi handia izan zuen horrelako pertsonalitateak ikertzeko aukera eman zuelako. Ehorzlea zen lanbidez eta horretaz baliatuta ehundaka nekrofilia ekintzak eraman zituen aurrera, batez ere neska gazteen gorpuez. Atxilotuta, Pierrefeu-du-Varreko babes-etxean bizitza osorako entzerratu zuten.[1] Kasua Alexis Épaulard (1878-1949) medikuak sakon aztertu zuen eta berak aipatu zuen lehen aldiz "banpiro" hitza. Richard von Krafft-Ebing medikuak ere aztertzeko aukera izan zuen. Txosten guztien arabera gizona psikiatrikoki ez zegoen batere ondo.

Victor Ardisson
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVíctor Antoine Ardisson
JaiotzaLe Muy, 1872ko irailaren 5a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMontfavet, 1944ko martxoaren 9a (71 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Montfavet (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakehorzlea
Altuera154 zentimetro
Izengoitia(k)Vampire du Muy

Bibliografia

  • Mercier, Edmond, dr., Belletrud, Michel, Contribution à l'Étude de la Nécrophilie. L'Affaire Ardisson, Paris, G. Steinheil, 1906. BIUM, Paris,
  • Richard von Krafft-Ebing (1840-1902), Psychopathia Sexualis, 1886. München, Matthes & Seitz, ISBN 978-388-221-351-5

Erreferentziak

  1. Pierre Pascal, Dostoïevski, l'homme et l'œuvre, L'Âge d'Homme, 1970.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.