Vicky Cristina Barcelona
Vicky Cristina Barcelona 2008ko Woody Allen estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako amodiozko drama-komedia film bat da. Javier Bardem, Penélope Cruz, Scarlett Johansson, Rebecca Hall, Patricia Clarkson, Kevin Dunn eta Chris Messina aktoreek antzeztu zuten. Narratzailearen ahotsa Christopher Evan Welch aktoreak ipini zuen. 2008ko maiatzaren 17a Canneseko Zinemaldian estreinatu zen.
Vicky Cristina Barcelona | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Vicky Cristina Barcelona |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa katalana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta komedia dramatikoa |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Bartzelona, Espainia, New York eta Ferrerako jauregia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Woody Allen |
Gidoigilea(k) | Woody Allen |
Antzezlea(k) | |
Javier Bardem Penélope Cruz Scarlett Johansson Patricia Clarkson Chris Messina Kevin Dunn Pablo Schreiber Carrie Preston (en) ![]() Abel Folk (en) ![]() Zak Orth Rebecca Hall Lluís Homar Joan Pera (en) ![]() Christopher Evan Welch Josep Maria Domènech i Benages (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Letty Aronson Gareth Wiley (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Mediapro Wild Bunch (en) ![]() The Weinstein Company |
Edizioa | Alisa Lepselter (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Javier Agirresarobe |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bartzelona, Avilés eta Oviedo |
Historia | |
Jasotako sariak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Gaudí Award for Best Original Score (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() Gaudí Award for Best Non-Catalan Language Film (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() Gaudí a la millor actriu secundària (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() |
Nominazioak | Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 81. Oscar Sariak Penélope Cruz Gaudí Award for Best Actor in a Leading Role (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() Javier Bardem Gaudí Award for Best Sound (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() Gaudí Award for Best Cinematography (en) ![]() Gaudí Awards 2009 (en) ![]() Javier Agirresarobe |
vickycristina-movie.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argazkilaritza Javier Agirresarobe eibartarrak burutu zuen. Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Penélope Cruz) eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala irabazi zuen.
Argumentua
Vicky (Rebecca Hall) eta Cristina (Scarlett Johansson), bi estatubatuar neskek udako oporrak Bartzelonan igarotzea erabaki dute. Vicky zentzuduna da eta ezkontzera doan bitartean, Cristina sentibera da eta abentura berriak izan nahi ditu. Bartzelonako erakusketa batean Juan Antonio (Javier Bardem) margolaria ezagutuko dute, eta berehala honek bi neskak berekin batera Oviedon asteburua pasatzera gonbidatuko ditu. Laister bi neskak artistak bere emazte ohi María Elena (Penélope Cruz) duen harreman gatazkatsu eta ezohikoan sartuak egongo dira.
Aktoreak
- Javier Bardem: Juan Antonio Gonzalo
- Scarlett Johansson: Cristina
- Rebecca Hall: Vicky
- Penélope Cruz: María Elena
- Chris Messina: Doug
- Patricia Clarkson: Judy Nash
- Kevin Dunn: Mark Nash
- Pablo Schreiber: Ben
- Carrie Preston: Sally
- Zak Orth: Adam
- Julio Perillán: Charles
- Christopher Evan Welch: Narratzailea
Kanpo estekak
- Vicky Cristina Barcelona filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Vicky Cristina Barcelona filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)