Vicente Rojo Almazán
Vicente Rojo Almazán (Bartzelona, 1932ko martxoaren 15a - Mexiko Hiria, 2021eko martxoaren 17a) mexikar margolari eta grabatzailea izan zen, jatorriz espainiarra. Lanaren Oinarrizko Eskolan egin zituen eskulturako ikasketak, eta 1949an Mexikora aldatu eta Escuela de Pintura y Escultura del Instituto Nacional de Bellas Artesen (INBA) sartu zen; han A. Soutoren lantegian hasi zen ikasten, arterako zaletasuna eta argitaratzaile-lanak bateratuz. Izan ere, Rojok zenbait aldizkari sortu eta zuzendu zituen: adibidez, Artes, México en la Cultura eta La Cultura en México. Ospe handia lortu zuen orobat, Plural, Artes Visuales eta Discos Visuales aldizkarietarako egindako diseinu grafikoengatik. Rojok euskarri eta teknika ugari erabili izan zituen, baina trebetasun berezia erakutsi zuen alor grafikoetan: akuaforteak, litografiak, serigrafiak eta collageak egin zituen. Margolaritzan, aipagarriak ditu Seinaleak, Ukazioak eta Mexiko euripean sailak.
Vicente Rojo Almazán | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1932ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Mexiko Espainia |
Bizilekua | Mexiko Hiria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 2021eko martxoaren 17a (89 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bárbara Jacobs (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, diseinatzailea eta ilustratzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Colegio Nacional (en) |
- Artikulu hau margolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Vicente Rojo».
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |