Vicente Manterola
Vicente Manterola Pérez (Donostia, Gipuzkoa, 1833ko urtarrilaren 22a - Alba de Tormes, Salamanca, 1891ko urriaren 24a) euskal herritar apaiza, politikaria eta idazlea izan zen.
Vicente Manterola | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1833ko urtarrilaren 22a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Alba de Tormes, 1891ko urriaren 24a (58 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiza, politikaria eta idazlea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Alderdi politikoa | Elkarte Tradizionalista |
Bizitza
Lehen ikasketak Donostian egin ondoren, hamahiru urterekin Iruñeko apaiztegian sartu zen. Toledoko eta Salamancako apaiztegietatik igaro eta gero, Teologiako doktoretza eskuratu zuen. Elizaren barruko oposaketa bidez hainbat irakaskuntza eta administrazio postu lortu zituen.
1866an Gasteizen El Semanario Católico aldizkaria sortu zuen, eta bertan bere burua ezagutzera eman zuen idazle bikain eta polemista gisa. 1868ko Iraultza lehertu zenean, Manterola karlismoaren aldeko agertu zen, eta horregatik, gertuagotik bijilatua egoteko, Madrilen bizitzera behartu zuten. 1869an diputatu hautatu zuten, eta hala, mugimendu eskubidea berreskuratu zuen. Kongresuan ahozkotasunerako zuen erraztasunagatik nabarmendu zen eta ospetsu bilakatu zen horregatik.
Karlismoaren alde agertu zen erabat eta 1869an Frantziara joan zen Karlosekin elkarrizketatzeko. 1870eko altxamenduaren porrotaren ondoren, Donibane Lohizunen mugimendu berri bat prestatu zuen baina Don Karlos berak bertan behera uzteko agindu zion. Alta, ez zuen agindua aintzat hartu.
1870eko apirilean Veveyen (Suitza) egin zen bileran egon zen eta gerra zibil berriaren prestakuntzan parte zuzena izan zuen. Don Karlosen aginduz, Espainian barneratu zen 1872ko maiatzean. Saiakera horren porrotaren ondoren, Parisera itzuli eta don Karlos ezkutatzen saiatu zen, baina alperrik.
Lanak
- Ensayo sobre la tolerancia religiosa en la segunda mitad del siglo XIX (1862).
- El celibato eclesiástico.
- Influencia benéfica del apostolado de Roma.
- Unidad religiosa en España, sus ventajas bajo el punto de vista político, religioso y social, serie de estudios publicados en el Semanario Católico.
- Don Carlos o el petróleo.
- Afirmaciones católicas (Madrid, 1884).