Vicente Larrinaga

Vicente Larrinaga Arriaga (Bilbo, 1864ko apirilaren 10a - ????) euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen.

Vicente Larrinaga
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1864ko apirilaren 10a (159 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBizkaia, 
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

1906-1908 bitartean Bizkai Buru Batzarreko lehendakaria izen zen, Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo eta Eduardo Arriagarekin batera alderdi horretako Zuzendaritza Batzordea osatuz (1908an Euskadi Buru Batzarra bilakatua).

1899an Bilboko EAJko zinegotzia izan zen. 1902an hiri honetako beste zinegotzi jeltzaleekin batera espainiar agintaritzari men ez egiteagatik kargutik kendua izan zen. 1906ko abenduaren 8an Bizkai Buru Batzarrreko mahakidea izan zen. 1917an Horacio Etxebarrieta eta beste bazkide batzuekin batera Astilleros del Cadagua ontziola elkartea sortu zuen. Victor Txabarri bizkaitar enpresaburu eta aberatsaren alaba batekin ezkondu zen.

Kanpo estekak


Aurrekoa
Angel Zabala "Kondaño"
BBBko presidentea
Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osatutako Zuzendaritza Batzordea
Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg

1906ko abenduaren 8a - 1908ko urriaren 18a
Ondorengoa
Luis Arana Goiri
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.