Vicente Huidobro
Vicente Huidobro (Santiago, Txile, 1893ko urtarrilaren 10a - Cartagena, Txile, 1948ko urtarrilaren 2a) Txileko idazlea izan zen.
Vicente Huidobro | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente García-Huidobro Fernández |
Jaiotza | Santiago (komuna), 1893ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Cartagena, 1948ko urtarrilaren 2a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Cartagena |
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ama | María Luisa López Castro |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Instituto Pedagógico de la Universidad de Chile Colegio San Ignacio (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | creacionismo (en) ![]() |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Biografia
Europara bidaia eginik (1916), Parisen bizi izan zen lehenik, eta han sartu zen harremanetan mende-hasierako abangoardia artistikoarekin (Arp, Picasso, Apollinaire). Kreazionismo deituriko doktrina plazaratu zuen (tradizio poetiko guztiaren ukatzea, barreneko sormen-ekintza gisa hartzea poesia). Madrilera joan eta Ultra aldizkariko lankide izan zen. Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen. Frantsesez eta espainieraz idatziriko poesian, asmakuntza-ahalmen nabaria azaldu zuen, eta Hego Ameriketako mendearen lehen erdiko poesiaren berritzaile handia da, eta geroagoko belaunaldietan ere eragina izan du.
Hona Huidobroren poesia-liburu batzuk: Adán (1916), Ecuatorial (1918), Tout à coup (1925), Altazor o el viaje en paracaídas (1931). Halaber, prosazko obran zenbait eleberri aipatzekoak dira: Mío Cid Campeador (1929), Cagliostro (1934).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.