Vicente Guerrero
Vicente Ramón Guerrero Saldaña (Tixtla, Mexikoko Intendentzia, 1782ko abuztuaren 9a - Cuilápam, Oaxaca, Mexiko, 1831ko otsailaren 14a), Vicente Guerrero bezala ezaguna, mexikar politikari eta militarra izan zen. Mexikoko Independentzia Gerrako Erresistentzia garaian (1816-1821) matxinatuen buruzagia izan zen. Jatorri indigena eta afromexikanokoa zuen, Mexikoko jende arruntaren kausa defendatu zuen eta esklabotza maila nazionalean abolitu zuen presidente bezala eman zuen agintaldi laburrean.
Vicente Guerrero | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1829ko apirilaren 1a - 1829ko abenduaren 17a ← Guadalupe Victoria - José María Bocanegra →
1828ko abenduaren 8a - 1828ko abenduaren 25a
1823ko apirilaren 1a - 1824ko urriaren 10a ← Agustin de Iturbide - Guadalupe Victoria → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente Ramón Guerrero | ||||||
Jaiotza | Tixtla de Guerrero (en) , 1782ko abuztuaren 10a | ||||||
Herrialdea | Mexiko | ||||||
Heriotza | Cuilápam de Guerrero, 1831ko otsailaren 14a (48 urte) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | Militarra, militarra eta politikaria | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Mexican Army (en) | ||||||
Gradua | jeneral | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Battle of El Veladero (en) Siege of Cuautla (en) Battle of Izúcar (en) Siege of Huajuapan de León (en) Capture of Oaxaca (en) Battle of Zitlala (en) Siege of Acapulco (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala | ||||||
1820ko abendutik 1821eko urtarrilera bitartean Agustín de Iturbide jeneralarekin hainbat liskar izan ondoren, Iturbidek buruzagia garaitu ezin duelarik, Iturbidek bandoz aldatu zuen eta Guerrerori independentziaren aldeko aliantza bat proposatu zion Acatempaneko besarkada ezagunean. Guerrerok proposamena onartu zuen, eta otsailaren 24an Igualako Plana aldarrikatu zen, honekin armadak (matxinatu eta errealista) batu zirelarik, Armada Trigarante osatuz. Azkenik, irailaren 27an, Armada Trigarante Mexiko Hirian sartu zen, horrela Mexikoko independentzia lortuz.
Botere Exekutibo Goreneko kidea (1823-1824), Gerra eta Itsas Ministroa (1828) eta Mexikoko presidentea izan zen 1829ko apirilaren 1etik abenduaren 17ra.
1833ko azaroaren 16ko Dekretuaren bidez, Aberriaren Benemerito izendatu zuten, eta 1849an, bere omenez, Guerrero estatua sortu zen.
Kanpo estekak