Vicente Espinel
Vicente Gómez Martínez-Espinel (Ronda, 1550eko abenduaren 28a - Madril, 1624ko otsailaren 4a) espainiar musikari, poeta eta eleberrigilea izan zen. Salamancan ikasi zuen, eta Flandrian eta Italian gerran ibili zen. Aljeriako piratek preso eduki ondoren, etxeratu eta apaiztu egin zen. Bihuelari bosgarren soka gaineratu zion (autore batzuen arabera, ez da hain ziurra), eta espinela izena hartu zuen hamar bertsoko ahapaldi-mota asmatu zuen. Relaciones de la vida del escudero Marcos de Obregón obrari zor dio fama. Garai hartako Espainiako bizimoduaren zertzelada garbiak jaso zituen bertan.
Vicente Espinel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vicente Gómez Martínez-Espinel |
Jaiotza | Ronda, 1550eko abenduaren 28a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1624ko otsailaren 4a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, gitarra-jotzailea, musikagilea, idazlea, itzultzailea eta apaiza |
Genero artistikoa | sound poetry (en) antzerkia |
Musika instrumentua | gitarra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Lope de Vega haren ikasleetako bat izan zen, eta haren aipamena egin zuen eta laudoriozko hitzak izan zituen El laurel de Apolo lanean edo La viuda valenciana lanaren hitzaurrean. Espinel Cervantesen, Góngoraren eta Quevedoren laguna izan zen.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Espinel |
- (Gaztelaniaz) Vicente Espineli buruzko web-orria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.