Vicente Berrueta
Vicente Berrueta Iturralde (Irun, 1867ko abenduaren 31 - Irun, 1909ko apirilaren 26a) gipuzkoar margolaria izan zen.
Vicente Berrueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1867ko abenduaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1909ko apirilaren 26a (41 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Bizitza
Pintura-ikasketak Parisen egin zituen. 1892, 1895, 1897 eta 1906 urteetan ospaturiko Arte Ederretako Nazioarteko Erakusketetan parte hartu zuen. 1905 urtean Irungo Eskulan eta Ofizio eskolako irakasle izendatu zuten. Haren lanik ezagunenak Un matadero de Guipúzcoa, Cocina vasca, Preparando el retorno al campo, La plegaria del marino, Establo, Procesión, Estudio eta Calle de Fuenterrabía dira.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.