Vicent Partal
Vicent Partal Montesinos (Bétera, Valentzia, 1960ko azaroaren 28a) kazetari valentziarra da, eta VilaWeb egunkari digitaleko zuzendaria. Lan egin du, halaber, hedabide hauetan: El Temps, El Punt, Diario de Barcelona, Catalunya Ràdio, La Vanguardia eta Televisión Española (TVE), besteak beste. European Journalism Centre erakundeko lehendakaria da.[1]
Vicent Partal | |||||
---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||
2018 -
1995eko maiatzaren 15a - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bétera, 1960ko azaroaren 28a (63 urte) | ||||
Herrialdea | Katalunia | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Assumpció Maresma | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Enplegatzailea(k) | VilaWeb | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila | ||||
vicentpartal.cat | |||||
Biografia
Vicent Partalek Irakasle ikasketak egin zituen Valentziako Unibertsitatean eta Gavina Eskolan egin zuen lan. Hala ere, laster lanbidez aldatu eta kazetari moduan hasi zen lanean.[2]
1983an El Temps astekaria sortu, eta Diario de Barcelonan eta Televisión Españolan ibili zen, non espezializatu baitzen nazioarteko politikagintzan. Kazetari eta korrespontsal gisa mundu osoko gertaerak landu zituen, besteak beste, Berlingo harresiaren erortzea, SESBeko estatu-kolpea eta herrialde baltikoen independentziak, Balkanetako gerra, Pekingo ikasleen matxinada, Hego Afrikako apartheidaren amaiera, Palestinako autonomiaren hasiera eta Estatu Batuetan izandako zenbait hauteskunde.
1994. urtean El Temps Online sortu zuen, Kataluniako herrialdetako eta Espainiako lehen informazio-sistema Interneten. 1995. urtean, Assumpció Maresma kazetariarekin batera, artean El Temps astekariko zuzendaria, Infopista sortu zuen, lehen web-direktorioa katalanez, geroago VilaWeb bihurtuko zena, egunkari elektroniko bat katalanez. Urte berean, Jordi Vendrell-ekin batera, L’Internauta irratsaioa sortu zuen, Catalunya Ràdion. Tertulia bat zen gai teknologikoen inguruan, geroago, eta 2017ko uda arte, podcast moduan banatuko zena VilaWeb egunkarian, Herri Katalanetako ehun eta berrogeita hamar irrati lokaletan eta El Punt Avui TV telebistan.
Gaur egun VilaWeb egunkari digitaleko zuzendaria da, eta bertan editoriala idazten du egunero. Horrez gain, astean behin idazten du Avui, El 9 Esportiu eta Berria egunkarietan. Igandero zutabe bat idazten du berria egunkarian Maria Obelleiro eta Martxelo Otamendirekin Zuzendarien Galeusca atalean. Hiru zutabe horiek Vilaweb-en eta Nos Diario-n ere argitaratzen dira, katalanez (Galeusca de directors) eta galizieraz, hurrenez hurren.[3][4][5]
Gainera, parte hartzen du zenbait tertuliatan, hala nola, L’Illa de Robinson, ElPuntAvui TV telebistan (non egiten baitu La Pissarreta saioa, Arbelatxoa), eta Els Matins de Catalunya Ràdio irratsaioan.
Zenbait monografia argitaratu ditu NATOren inguruan eta Sobiet Batasuna izandakoaren inguruko nazionalismoen gainean. Halaber, honako liburu hauek idatz zituen: Catalunya en l'estratègia militar d'Occident / Katalunia Mendebaleko estrategia militarrean (1987), Els nacionalistes a l'URSS / Nazionalistak SESBen (1988), La revolta nacionalista a l'URSS / Matxinada nazionalista SESBen (1991), Atles de l'Europa futura / Etorkizuneko Europaren atlasa (1991), Catalunya 3.0 / Katalunia 3.0 (2001), 11-M: El periodisme en crisi / M-11: Kazetaritza krisian (2004, Martxelo Otamendirekin batera) eta Periodisme quàntic / Kazetaritza kuantikoa. 2009ko ekainean Libreta de Pequin / Pekingo ohar-liburuxka argitaratu zuen, lehen liburu elektronikoa katalanez, paperezko edizio gabea. Orobat, bi liburu kaleratu ditu, ezinbestekoak ulertzeko Kataluniaren bilakaera soberanista: A un pam de la independència / Independentziatik pauso batera (2013) eta Desclassificat 9-N / Desklasifikatua: A-9 (2015).
Telebistari dagokionez, Hem fet el sud telesailaren sortzailea da, DCO eta TVC telebistetarako. Gainera, Una llengua que camina saila sortu zuen, VilaWeb eta TVC hedabideen koprodukzio bat Valentziako eskolaren inguruan. Gidoilaria izan zen Camaleó TVEren saio eztabaidatuarena, zeinak kritikatzen zituen albistegiak, SESBen estatu-kolpe bat taularatuta.
European Journalism Centre erakundeko lehendakaria da. Erakunde profesional bat da, Maastricht hirian kokatua eta Europan kalitatezko kazetaritza bultzatzeko, eta hedabideen digitalizazioarekin batera datozen aldaketa teknologiko eta kultural handiak asimilatzeko, lan egiten duena.[1]
Lanak
- Catalunya en l'estratègia militar d'Occident / Katalunia Mendebaleko estrategia militarrean (1987)
- Els nacionalistes a l'URSS / Nazionalistak SESBen (1988)
- La revolta nacionalista a l'URSS / Matxinada nazionalista SESBen (1991)
- Atles de l'Europa futura / Etorkizuneko Europaren Atlasa (1991)
- Converses sobre els orígens d'internet a Catalunya / Elkarrizketak zelakoak izan ziren Interneten hastapenak Katalunian (2000)
- Catalunya 3.0 / Katalunia 3.0 (2001)
- 11-M: El periodisme en crisi / Kazetaritza krisian, Martxelo Otamendi kazetariarekin batera (2004)
- Periodisme quàntic. Fent periodisme a Internet. L'experiència dels primers deu anys de VilaWeb / Kazetaritza kuantikoa. Kazetaritza eginez Interneten. VilaWeb-en lehen hamar urteen esperientzia (2007)
- Llibreta de Pequín / Pekingo ohar-liburuxka (2009)
- A un pam de la independència / Independentziatik pauso batera (2013)[6]
- Desclassificat: 9-N / Desklasifikatua: A-9 (2015)[7]
- Nou homenatge a Catalunya / Omenaldi berria Kataluniari (2018)
Elkarlanak
- Pròleg de 1001 curiositats de la independència de Catalunya / Hitzaurrea Kataluniako independentziaren inguruko 1.001 bitxikeriez (2013)
Sariak eta aitortzak
- 1999an Ciutat de Barcelona de periodisme saria jaso zuen
- 2000an Premi Nacional d’Internet saria, Kataluniako Generalitateak emana.
- 2002an Premi d'Honor Lluís Carulla saria jaso zuen VilaWebek (lehenago honela esaten zitzaion: Premi d'Honor Jaume I )
- 2004an, berriz, premi Nadal Batle i Nicolau informazioaren teknologien inguruko saria.
- Urte berean, VilaWeb atariak Premi Nacional de Periodisme saria jaso zuen, “atariari eta bere sortzaileei, Vicent Partal eta Assumpció Maresma, haien lanak kazetaritza digitalean izan duen izaera fundazionalagatik, uztartzen baititu zehaztasuna, berehalakotasuna, analisia eta askotarikotasuna”.[8]
- 2008an Miquelet d’Honor saria jaso zuen, eta
- 2015ean Urteko valentziarra saria, Huguet Fundazioak ematen duena.
« | Gustura ospatzen dira beti lagunen urtebetetzeak, eta are gusturago gaur lagunak direnak lehenago irakasle izan badira. Hori izan zaretelako, Vicent eta Assumpcio, kazetari katalan eta katalan ez garenon irakasle.
Etorkizuna nondik zetorren igartzeko trebetasuna eduki zenuten duela 25 urte, paperezko komunikabide handiak erosotasun egoeran egonda, dirutza handiak irabazten zituztenean. Aitzindari izan zineten komunikaziorako baliabide teknikoak oraingoak baino askoz urriagoak zirenean; gaur segundo batean egiten duguna egiteko orduak behar baitziren garai haietan. |
» |
—Martxelo Otamendi,2020[9] |
Erreferentziak
- Urkizu, Urtzi. ««Nazioarteko informazioa lehen baino gehiago landuko dugu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-16).
- «La mirada crítica de Vicent Partal.pdf» Google Docs (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
- Otamendi, Martxelo. «Galeusca berpizteko garaia?» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- (Katalanez) «Galeusca de directors: un debat Galeusca amb Marcel Mauri, Maria Xosé Bravo i Amalur Álvarez» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- (Galizieraz) Diario, Nós. «Hora de resucitar Galeusca?» Nós Diario (Noiz kontsultatua: 2021-09-19).
- (Katalanez) «RBA posa a la venda 'A un pam de la independència', el nou llibre de Vicent Partal» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
- (Katalanez) «Partal narra les claus desconegudes del 9-N en un nou llibre» VilaWeb.cat (Noiz kontsultatua: 2020-01-15).
- (Katalanez) CCMA. (2004-09-27). «El lliurament dels Premis Nacionals de Cultura 2004, dilluns al 33» CCMA (Noiz kontsultatua: 2020-05-18).
- Otamendi, Martxelo. «Maisua eta maistra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).