Vianaldea
Vianaldea ([bianalðe.a]) Nafarroako mendebaldean dagoen eskualde edo azpizona bat da, Nafarroako eskualdeak antolatzen dituen Nafarroa 2000 zonifikazioaren arabera. Horrela, Vianaldeak edo Estellerri Mendebaldeak eta Lizarraldeak edo Estellerri Ekialdeak, Estellerria izeneko zona osatzen dute.
Vianaldea | |
---|---|
Euskal Herria | |
Bargota inguruak. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerriak | Aguilar Kodes, Aras, Armañantzas, Azuelo, Bargota, Cabredo, Desoio, El Busto, Elizagorria, Esprontzeda, Genevilla, Lapoblacion, Marañon, Santsol, Torralba del Río, Torres del Río eta Viana |
Herri handiena | Viana |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°35′00″N 2°20′03″W |
Azalera | 301,19 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | ERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km² |
Viana da udalerrik jendetsuena. Eremu honetan, orobat, beste barruti txikiago batzuk ere badaude: Kodesaldea, Viana, Mendebaldeko Kodesaldea eta Elizagorria.
Vianaldea azpizonak, zonifikazio plan berbereko Lizarraldea eta Ebro Garaiko Erribera azpizonek gehi Goñerri, Girgillao eta Artazu udalerriek, aurreko Lizarrako merindadearen lurralde bera hartzen dute.
Mugakideak
Eskualde mugakideei dagokienez, honako hauek ditu: ipar-ekialdean Lizarraldea, hego-ekialdean Erribera Garaia, hegoaldean, Ebro ibaia eta Errioxa ditu muga, hego-menbaldean Arabako Errioxa eta ipar-mendebaldean Arabako Mendialdea.
Euskara
Euskarari buruzko Foru Legean xedatuaren arabera, eskualde honetako udalerri guztiak eremu ez euskaldunean zeuden kokaturik 2017. urtera arte. Urte horretan Bargota eta Cabredo eremu mistora pasa ziren. Hori dela eta, aurreko bi udalerri horietan izan ezik, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. Vianan, halere, Erentzun ikastola sortu zen 1977an. Hurrengo urtean abian hasi zen 17 ikasle zituela. Ordutik, aldaketa eta hobekuntzei aurre egiteko, 1992 eta 2007an Nafarroa Oinez jaia antolatu izan du ikastetxeak. Gaur egun, 116 ikasle eta 13 irakasle ditu zentroak.
Vianan, 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,02k zekien euskaraz hitzegiten.
Udalerriak
Vianaldeak dituen 17 udalerriak hauek dira, alfabetikoki ordenatuta eta 2011ko biztanleen kopurua agertzen delarik:
- Aguilar Kodes: 100 biztanle.
- Aras: 180 biztanle.
- Armañantzas: 59 biztanle.
- Azuelo: 40 biztanle.
- Bargota: 315 biztanle.
- Cabredo: 108 biztanle.
- Desoio: 96 biztanle.
- El Busto: 74 biztanle.
- Elizagorria: 204 biztanle.
- Esprontzeda: 129 biztanle.
- Genevilla: 77 biztanle.
- Lapoblación: 144 biztanle.
- Marañon: 56 biztanle.
- Santsol: 109 biztanle.
- Torralba del Río: 128 biztanle.
- Torres del Río: 143 biztanle.
- Viana: 4.036 biztanle.