Veronica Ewers

Biografia

Idahon jaio zen eta Willamette Unibertsitatean (Salem, Oregon) ikasketak egiten ari zela futbolean jokatu zuen, hirugarren mailan. Gaztelanian eta antropologian diplomatu zen.

2019an Washingtonen egin zuen lehenengo txirrindulari lasterketa. 2021ean hirugarren egin zuen Estatu Batuetako errepideko txapelketan, Knoxvillen, eta Education First taldeak fitxatu zuen. Talde berriarekin bigarren postua lortu zuen Joe Martin Stage Racen.

2022an denboraldi bikaina egin zuen eta Euskal Herrian egin zuen astebetean Clásica Féminas de Navarra irabazi[1] eta Nafarroako beste klasikoan eta Durangon bigarren postuak lortu zituen[2].

2023an Italiako Giroan lasterketa guztian bigarren postuan egin zuen eta aken etapan atzeratu eta azkenean laugarrena izan zen[3]. Frantziako Tourrean ere hartu zuen parte baina seigarren etapan eroriko latza izan zuen[4].

Palmaresa

Proba nagusiak

Itzuli Handia 2021 2022 2023
Pink jersey Italiako Giroa 4.
Yellow jersey Frantziako Tourra 9. UT
Yellow jersey Espainiako Itzulia 17.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi

Euskal Herrian

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Veronica Ewersek irabazi du Emakumezkoen Nafarroako Klasikoaren bigarren lasterketa» EITB 2022-05-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  2. «Rooijakkers, nagusi Durango-Durango Emakumeen Sarian» EITB 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  3. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-07-06). «Van Vleutenek ez du aurkaririk eta hirugarren garaipena lortu du Alassioko gailurrean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).
  4. (Ingelesez) «Dashed dreams: Crash takes Veronica Ewers out of the Tour de France Femmes» Rouleur (Noiz kontsultatua: 2023-07-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.