Vero (ibaia)
Vero ibaia (aragoieraz: río Vero) Aragoiko ibaia da, Ebroren arrokoa, Guarako mendilerroan jaio eta Cincara isurtzen dena. 60,9 kilometro luze da, eta 372 kilometro koadroko arroa drainatzen du. Oso gogokoa dute abentura kirolen zaleek.[1]
Vero (ibaia) | |
---|---|
Vero ibaia Alquézarren | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 60 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 41°54′N 0°07′W |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Bokalea () | Cinca |
Geografia
Cincaren eskuinaldeko adarra da. Sobrarberen hegoaldean sortzen da, 1000 metro inguruko garaieran, Cereosa eta Viñaza erreken elkargunean. Guarako mendilerroa zeharkatzen du, arroila ikusgarriak eratuz. Somontano gurutzatzen du eta, Barbastrotik igaro ondoren, Cincara isurtzen da,[1] La Boquera izeneko alderdian.
Zeharkatzen dituen herriak
|
|
|
Erreferentziak
- Río Vero. Gran Enciclopedia Aragonesa, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-6-16).
Kanpo estekak
Artikulu hau Aragoiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.