Paul Verlaine

Paul Verlaine (Metz, 1844ko martxoaren 30a - Paris, 1896ko urtarrilaren 8a) frantziar poeta sinbolista izan zen.

Paul Verlaine

Bizitza
JaiotzaMetz, 1844ko martxoaren 30a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParis, 1896ko urtarrilaren 8a (51 urte)
Hobiratze lekuaBatignolles Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaNicolas Verlaine
AmaÉlisa Verlaine
Ezkontidea(k)Mathilde Mauté (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, saiakeragilea, idazlea, libretista eta itzultzailea
Jasotako sariak
Mugimenduasinbolismoa
Izengoitia(k)Pauvre Lelian eta Pablo de Herlagnèz
Genero artistikoalirika
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm2716836 Musicbrainz: 8394b1aa-606c-449f-a46e-cf9cfaa035e2 Discogs: 647123 IMSLP: Category:Verlaine,_Paul Find a Grave: 7537 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Paul Verlaine Metzen jaio zen burges familia batean. Oso gazte hasi zen poemak idazten, Parisko literatura-giroan sartuta. Lehen poema-liburuak, Poèmes saturniens (1866, Saturnoren poemak), parnasianismoaren eraginpean eginak dira. Hurrengoek, Les Fêtes Galantes (1869, Jai galaiak), Watteau margolariaren estiloko giroan, pertsonaia xume sentsualak agertzen dituzte. Garai hartan Mathilde Mauté ezagutu zuen, eta hiru urte geroago harekin ezkondu zen. Urte haietako zoriona kantatzen dute La Bonne Chanson (1870) saileko poemek, bizimodu lasai eta sotil baten gogoa adieraziz.

Rimbaud poeta ezaguturik, ordea, bertan behera utzi zituen asmo haiek: emaztea eta seme jaioberria utzi, eta Frantzian, Belgikan, eta Londresen ibili ondoren, liskar eta errieta ugariekin, Verlainek bi tiro jo zizkion Rimbaudi, eta kartzelan sartu zuten bi urtez. Garai hartan idatzi zituen bere poema onenetarikoak, Romances sans paroles (1874) liburuan bilduak. Liburu horretako lehen poemetan, bereziki, frantses literaturan nekez oso gutxitan den musikaltasuna lortu eta esperimentu prosodiko ausartak egin zituen Verlainek.

1874an katoliko egin zen. Garai hartan poema mistikoak idatzi zituen, Sagesse (1874-80) eta Amour (1888-92). Gero, ordea, alkoholismoa zela eta, miserian bizi izan zen. Aldi berean, halako ospea lortu zuen poeta sinbolista eta dekadenteen artean. Giro hartan arrakasta handia izan zuten Poètes maudits (1884, Poeta madarikatuak; Tristan Corbière, Mallarmé eta Rimbaudi eskainia), eta Jadis et Naguère (1884, Antzina eta oraintsu; bertan dago L´art poétique) lanekin. Pieza erotiko batzuen ondoren, Parallèlement (1889), Liturgies intimes (1892), Elizako jaiei buruzkoa, eta Epigrammes (1894), gai desberdinetakoa, agertu ziren.

Verlaineren olerkigintza

Verlaine da frantses poeten artean lirismo handiena lortu duenetako bat. Hitz-musika modernoaren aitzindarietako bat izan zen, eta poeta erromantikoen eta sinbolisten arteko zubia. Poesia hoberenetan bere aurrekoen erretorika handinahia hautsi zuen, eta frogatu zuen frantses hizkuntza, baita egunoroko esapideetan ere, giza sentipenen alderdi berriak komunikatzeko gauza dela, irakurlea beretzen duten iradokizun eta lausotasunaren bidez. Hitzen soinuen bitartez musika egin zuen, ohiko edukien bidez baino indar handiagoz. Izan ere, Verlaineren lan hoberenetan ez baita ageriko eduki intelektual edo filosofikorik.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Verlaine Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.