Verkhoiansk

Verkhoiansk (errusieraz: Верхоянск) Errusiako hiria da, Ekialdeko Siberian, Sakhako Errepublikakoa (edo beste izen batez, Jakutiako Errepublikakoa). Jana ibaiaren ertzean dago, Verkhoiansk mendikatearen eta Txerski mendien artean, Jakutsketik 675 km ingurura.

Verkhoiansk
Верхоянск
Верхоянскай
Errusiaren banaketa administratiboa
Administrazioa
Herrialdea Errusia
ErrepublikaSakha/Jakutia
Izen ofizialaВерхоянск
Jatorrizko izenaВерхоянск
Верхоянскай
Posta kodea678530
Geografia
Koordenatuak67°33′N 133°23′E
Map
Azalera35 km²
Altuera127
Demografia
Biztanleria1.122 (2018ko urtarrilaren 1a)
986 (1860)
alt_left  (%Adierazpen errorea: Ustekabeko / eragilea) (%6,9) 77 alt_right
<div style="display: inline-block; position: relative; width: 200px;" title="Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea%"> <td style="background: #ea596e; height: 6px; width: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileapx;"> <td style="background: #55acee; height: 6px; width: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileapx;">
Dentsitatea44,88 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1638
Telefono aurrizkia41165
Ordu eremuaVladivostok Time (en) Itzuli eta UTC+10:00
Hizkuntza ofizialaSakhera eta errusiera

1.311 biztanle zituen 2010ean: Errusian, hiri-izaera dutenetan txikienetakoa da, biztanleriari dagokionez.

Historia

1638an, kosakoak lekutu ziren egungo hiriaren 90 km hego-mendebalderantz zegoen kokagunean. 1775ean, kokalekua Jana ibaiaren alderantz eraman zuten, zergak errazago biltzekotan. 1817an, hiri-izendapena eman zioten.

1917 arte, politikari atzerriratuen harrera-gunea izan zen. 1922an, hobi komuna egin zuten, Errusiako Gerra Zibilean hildako Armada Gorriko soldaduak lurperatzeko.

Ekonomia

Hiriko jardunbide nagusia nekazaritza, abeltzaintza (ganadua, zaldi-aziendak, elur-oreinak) eta larru-salerosketa da. Egurdunak ere badaude. Ibaian lehorreratzeko tokia eraikita dago.

Klima

Neguan oso tenperatura hotza egoten da: urtarrilean, batez beste -46,2 °C egiten du. Horrenbestez, urteko hozberoetan ere gorabehera handiak daude, uztailean 15,2 °C ere egoten direlako. 1892ko otsailaren 7an -69,8 °C egon zen, ezagutu duten hotzena; eta beroena, 37 °C jasoa dute.

    Datu klimatikoak (Verkhoiansk)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) −9.5 −6.2 4.5 14.3 28.1 34.0 37.3 33.7 25.1 14.5 1.1 −5.3 37.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −42.4 −36.7 −19.3 −3.0 10.0 20.0 23.5 18.6 8.5 −9.1 −30.7 −40.4 −8.7
Batez besteko tenperatura (ºC) −45.4 −41.8 −29.5 −12.4 3.8 13.4 16.5 11.5 2.5 −14.5 −34.8 −43.3 −14.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −48.3 −45.9 −37.9 −22.1 −2.6 6.7 9.7 5.1 −2.3 −18.9 −38.2 −46.4 −20.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −67.8 −69.8 −60.3 −57.2 −34.2 −7.9 −3.2 −9.9 −21.7 −48.7 −57.2 −64.5 −69.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 6 6 5 5 14 27 34 34 19 11 11 8 180
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10 8 7 5 6 10 9 9 8 11 12 11 106
Eguzki orduak 0.0 79.1 213.9 297.0 300.7 309.0 300.7 232.5 141.0 74.4 21.0 0.0 1969.3
Iturria (1): Погода и Климат[1]
Iturria (2): Climate & Temperature[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.