Vergalijo
Vergalijo[1][lower-alpha 1] Argako Erriberako Miranda Arga udalerriko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Vergalijo | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko ikuspegia hegoaldetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Miranda Arga |
Administrazioa | |
Mota | etxalde |
Izen ofiziala | Vergalijo |
Posta kodea | 31253 |
Herritarra | vergalijoar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°28′16″N 1°48′15″W |
Garaiera | 307 metro |
Distantzia | 54,8 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 2 (2020: 0) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1909. urtean |
2020 urtean 2 biztanle zituen.
Bertako biztanleak vergalijoarrak dira.
Izena
Vergalijo toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Vergalijo
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- el Bergalixo (1703)
- Bergalijo (1705)
- Bergalejo (1708)
- Bergalexo (1720)
- Bergalixo (1722)
- Vergalejo (1723)
- Berjalijo (1893)
- Vergalijo (1981)
Etimologia
Vergalijo izenak "sahatsondo txikia" esan nahi du. Erromantze formazioko izen bat da, non verga ("sahats"), -al iradokizun ugaria eta -ijo atzizki txikitzailea agertzen diren. Bere itzulpen literala "Sahatseta" izango litzateke.[3]
Geografia
Vergalijo Miranda Arga udalerrikoa da, Izarbeibar-Novenera eskualdean, Argako Erribera eremu naturalean eta Novenera eremu historikoan.
Ingurune naturala eta kokapena
Arga ibaiak bi eremu bereizitan banatzen du Miranda Arga udalerria: eskuinaldeko ertz estua, non hiri-multzoa dagoen, izaera malkartsua duena, eta ezkerreko ertza, laua eta ureztaketarako oso egokia.
Klima eta landaredia
Klimaren ezaugarriak mediterraneo kontinentalarenak dira. Aldaketa termikoa handia da, prezipitazioak urriak eta irregularrak dira urte osoan, eta iparreko ziertzo haizea da haizerik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da; eta prezipitazioak, 450 eta 500 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 55-65 inguru izaten dira.
Jatorrizko landaredia arteek osatzen zuten arren, gizakiaren eragina dela eta, ia erabat galdu dira gaur egun. Herrigunearen inguruan, gizakiak eraldaturiko laborantza lurrak baino ez daude gaur egun. Inguruko landaredia mediterraneo motakoa da, eta arteek osatzen dute nagusiki. Arteen azalera oso txikia da, ekintza antropogenikoa dela eta.
Estazio meteorologikoa
Miranda Argan dagoen, itsasoaren mailatik 345 metrora, Nafarroako Gobernuak 1982n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Datu klimatikoak (Miranda Arga, 1982-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 25.0 | 27.0 | 30.0 | 36.0 | 42.0 | 43.5 | 42.0 | 38.0 | 31.0 | 25.5 | 19.0 | 43.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.5 | 11.7 | 15.2 | 17.5 | 22.0 | 27.0 | 30.1 | 29.8 | 25.6 | 20.0 | 13.4 | 9.9 | 19.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.6 | 7.0 | 9.8 | 12.0 | 15.9 | 20.4 | 23.2 | 23.1 | 19.4 | 14.8 | 9.4 | 6.1 | 13.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.7 | 2.2 | 4.3 | 6.4 | 9.8 | 13.8 | 16.3 | 16.3 | 13.2 | 9.6 | 5.3 | 2.4 | 8.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -8.0 | -8.0 | -4.0 | 0.0 | 4.0 | 8.0 | 8.0 | 4.0 | -1.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 34.8 | 29.4 | 40.1 | 46.9 | 48.2 | 39.6 | 23.7 | 20.2 | 37.0 | 42.4 | 49.1 | 33.1 | 444.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 49.0 | 33.0 | 48.0 | 37.0 | 55.0 | 80.0 | 65.0 | 150.0 | 78.0 | 56.0 | 52.0 | 32.0 | 150.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8.0 | 6.3 | 6.9 | 8.5 | 7.9 | 5.3 | 3.9 | 3.7 | 4.9 | 7.4 | 8.1 | 6.9 | 77.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.6 | 0.6 | 0.3 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 0.5 | 2.2 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
Etxaldea XX. mendeko lehen urteetan sortu zuen Felipe Motek, eta herriak herriko alde horretan zituen komunal zaharrez osatutako lursail handi bat erosi zuen.
Bertako biztanleek landako lan guztiak egiten zituzten, finkarako langile gisa. Tokiak hainbat zerbitzu zituen, hala nola postaren banaketa, zerbitzu erlijiosoa (inguru osoan berezia den estilo bitxiko ermita batekin), biltegia, errota ibaiaren ondoan, eta argia ematen zuen leku edo eskolara. 150 pertsona baino gehiago bizi izan ziren bertan.
Landako lanetarako gero eta pertsona gutxiago behar zirenez sartzen joan zen mekanizazioaren ondorioz, tokiko biztanleria gutxituz joan zen pixkanaka, ia desagertzeraino.
1980ko eta 1890eko hamarkadan zainzuri sailak oso esanguratsuak izan ziren, eta, horren ondorioz, apiriletik uztailera bitartean biztanle kopurua nabarmena izan zen, eta gainerako urteetan ia ez zen inor bizi.
Nekazaritza-finka martxan dago oraindik, baina gaur egun langile gutxik aukeratzen dute Mirandan bizitzea eta egunero bertara joatea.
Gaur egun ia egoiliarrik ez dagoen arren, etxeen zati handi batek bere horretan jarraitzen du, gehiegizko narriadura saihestuz, baina ez da gauza bera gertatzen baselizarekin; izan ere, baseliza, dagoen eremurako itxura berezikoa izan arren, erabat utzia izan da, eta, gaur egun, aurri-arriskua dago.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 2 biztanle zituen Vergalijok.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2 | 4 | 5 | 9 | 7 | 11 | 3 | 4 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 | 2 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Vergalijo ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Vergalijo ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Miranda Arga udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 2,80k zekien euskaraz, 2010ean % 2,81 eta 2018n % 3,40k.
Oharrak
- /beɾɣ̞alíxo/ ahoskatua (laguntza)
Azentua: zorrotza hirugarren silaban
Erreferentziak
- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XXXV, Iruñea, 1996. ISBN 84-235-1505-2.
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Vergalijo - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Belasko, Mikel (1999): Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros. Pamplona: Pamiela, 2ª ed., p. 424. ISBN: 9788476813010.
- .
- Mirandako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Vergalijo» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.