Veral
Veral ibaia (aragoiera eta gaztelaniaz río Veral, euskaraz Berari dokumentatua) Espainiako Aragoi autonomia erkidegoko Huescako probintziaren iparraldeko ibai bat da.
Veral Veral | |
---|---|
Mota | ibai |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°36′58″N 0°50′34″W |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Bokalea () | Aragoi |
Ibilbidea
Pirinioetako Zuriza kokalekuan jaiotzen da, Anso ibarran barna doa, Biniés arroila, Ansó eta Berdún herriak zeharkatuz, azkenik Villarreal de la Canal herrian bere urak Aragoi ibaian isurtzen dituelarik.
Higadura eta zeharkatzen dituen kareharrizko lursailen eraginez, Biniés arroila bezalako estuguneak sortu ditu.
Aisia
Ibai honek bere ibilbideko zenbait gunetan ur-biziak eta malda naturala dituela aprobetxatuz, bertan aisialdirako hainbat jarduera burutu litezke. Jarduera guzti horien artean nabarmenena piraguismoa delarik.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.