Vera Slutskaia

Vera Klimentsieuna Slutskaia edo Vera Klimentievna Slutskaia[1] (bielorrusieraz: Вера Кліменцьеўна Слуцкая; errusieraz: Ве́ра Климе́нтьевна Слу́цкая; 1874eko irailaren 17a - 1917ko azaroaren 12a) bielorrusiar boltxebikea izan zen[2].

Vera Slutskaia

Bizitza
JaiotzaMinsk, 1874ko irailaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaPushkin (en) Itzuli, 1917ko azaroaren 12a (43 urte)
Hobiratze lekuaPreobrazhenskoe Jewish Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaborrokan hilda
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakUrriko Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Errusiako Langile Alderdi Sozialdemokrata
Bund
Russian Social Democratic Labour Party (bolshevik) (en) Itzuli

Find a Grave: 99698441 Edit the value on Wikidata

Biografia

Ogibidez haginlaria zen, eta 1898an jada protesta iraultzaileetan parte hartzen zuen, urte horretan lehen aldiz atxilotua izan zelarik. 1901an, Bund judutarraren kide egin zen, eta 1902an, Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokratako (marxista) kide egin zen. 1903an, alderdi hau bitan zatitu zenean, boltxebikeen alde egin zuen. 1905ko iraultzan parte hartze garrantzitsua izan zuen, alderdiaren adar militarraren kide izan zelarik. 1909an erbestera egin zuen, Alemanian eta Suitzan bizi zen eta 1912an, berriz itzuli zen.[2]

Errusian zela, hainbat aldiz atxilotu zuten. Otsaileko Iraultzaren ostean, Petrogradeko Udal-Dumako kide aukeratu zuten boltxebikeen aldetik. Petrogradeko “Vasilevski Uhartea” auzoko komite boltxebikearen burua izan zen. Uztaileko Egunetan, alderdiak manifestazioak zuzentzearen aldeko boltxebike apurrenetakoa izan zen. 1917ko uztail bukaeran Alderdi Boltxebikeak egin zuen VI. Biltzar Nagusian, alderdiaren ezker muturrean kokatu zen, altxamendu armatuaren alde eginez.

John Reedek honela deskribatu zuen: "emakume txiki eta betea, grisez jantzia", "ahots metaliko latza", Vera Slútskaya Urriko Iraultzaren protagonista eta Petrogradoko Udal Dumako kidea izan zen. Petrogradoren Sobietak boterea hartu ondoren, Kerenski-Krasnov matxinada erreprimitu zuen. Misio horretan, kosakoen tropek hil zuten, urriaren 30ean su-eten batean, Petrogradeko fronteko guardia gorriei osasun-hornigaiak garraiatzen ari zela. Haren gorpuzkiak San Petersburgoko Preobrazhenskoe hilerri juduan daude.[3]

Aitortzak

Vera, 1917an
Vera, 1917an

1918 eta 1944 artean, Leningradetik gertu dagoen Pavlovsk hiria “Slutsk (Pavlovsk)” deitu zen bere omenez, errusiar iraultzaile baten omenez izena aldatu zuen lehen hiria izan zen Pavlovsk.[2] Bi kalek eta lorategi batek San Petersburgon eta kale batek Minsk jaioterrian haren izena daramate.


Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
  2. Slutskaia, Vera, K17, 2017-07-31. CC0 Domeinu Publikoa
  3. «Women Fighters in the Days of the Great October Revolution November 1927» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.