Vera Panova
Vera Fidorovna Panova, jatorrizko errusieraz, Вера Фёдоровна Панова (Rostov, Errusiako Inperioa, 1905eko martxoaren 20agreg./martxoaren 7ajul. - Leningrado, Sobietar Batasuna, 1973ko martxoaren 3a) idazle eta kazetari errusiarra izan zen.[1] Errealismo sozialistan interesatua, pertsonen ontasuna eta errukia azpimarratuz. Hiru sari nazional irabazi zituen eta bere liburuak berrogeita hamar hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli ziren. Ipuin onenetako batzuk haurrei zuzenduta daude, eta hezkuntza moralaren arazoak aztertzen dituzte.[2]
Vera Panova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rostov Don, 1905eko martxoaren 7a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusiar Inperioa |
Heriotza | San Petersburgo, 1973ko martxoaren 3a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Komarovoko hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Boris Vakhtin (en) David Dar (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, antzerkigilea, eleberrigilea, gidoilaria, idazlea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna |
Genero artistikoa | eleberria |
Biografia
Vera Panova Errusiako hegoaldean jaio zen. Aita bankuan aritzen zen, eta ustekabean ito zen poto batean, Verak sei urte besterik ez zituela. Panovaren amak kontalari gisa egiten zuen lan. Haurra zela, Panovak ikuztegi batean lan egin behar izan zuen, eta bigarren mailako ikasketak utzi behar izan zituen.
Panova poesia eta prosa idazten hasi zen goiz, eta 1922an herriko egunkari txiki batean hasi zen lanean. Bizirik irauteko, Trudovoy Don kazetari-lanbidea aurkitu zuen. Don Rostov jaioterriko tirada txikiko egunkaria, eta lehen senarraren abizenarekin 'V. Staroselskaya' sinatzen zuen. Beste egunkari batzuetako korrespontsal gisa ere lan egin zuen, literaturaren kritika gisa. 'Vera Veltman' izengoitiaren azpian umorezko piezak eta artikuluak argitaratu zituen.
1937an, Panovak jaioterria familiarekin utzi eta Ukrainan finkatu zen. 1933an antzerki-lanak idazten hasi zen. Bere lehen lanak Gorkyren eraginari buruz hitz egiten zuen. Vera Pushkin hirian bizi zen Bigarren Mundu Gerra hastean. Hiria nazien mende erori zenean, Pskov inguruko kontzentrazio-eremu batera eraman zituzten neska eta alaba, baina Narvara ihes egitea lortu zuten. Han, legez kanpo bizi izan ziren, desegindako sinagoga batean. Gero Shishakira joan ziren senideekin gelditzeko.
Lehen dibortzioaren ondoren, Komsomolskaya Pravda egunkariko Boris Vajtin kazetariarekin ezkondu zen, eta senarraren izen bereko semea izan zuen, Boris Vajtin 1930ean; senarra 1935ean atxilotu egin zuten eta presoentzako lan bortxatu eremu edo 'gulag' deituriko eremuetara eraman zuten; hamarkadaren amaieran hil zela uste da. Egin ahal izan zion bisita bakarraren historiaren arrazoia izan zen Svidanie; Stalinen purgen beldur, Poltavako Óblasteko herri batean sartu zen, Ukrainan, Shishaki izenekoan. Horrek beste bi lan inspiratu zituen: Ivan Kosogor (1939) eta Mosku zaharrean (1940).[2]
1940an Leningradora joan zen — gero San Petersburgo—; orduan Bigarren Mundu Gerra hasi zen, hiria setiatu egin zuten eta inguraketa 1944an hautsi zen. Panova eta haren hirugarren senarra Pskov inguruko kontzentrazio-eremu batera eraman zituzten; hala ere, ihes egitea eta Narvan babestea lortu zuten — gero Estoniakoa den hiri hori—, naziek bonbardatutako sinagoga batean legez kanpo bizi izan baitziren han. Ondoren, Ukrainara itzuli ziren, tropa alemanak frontetik erretiratu zirela aprobetxatuz; alemaniar erasotik itzultzean, Molotovera joan ziren, Ural Mendietatik gertu, eta han kazetari gisa lanean hasi eta gerra amaitu ez bazen ere, Pirozhkovs-en familia argitaratu zuen, lehen eleberria. Idazleen Batasunak bi hilabetez tren ospitalearen jarraipena egiteko eta fronteari buruzko artikuluak idazteko agindu zion. 1946an, esperientzia horretaz gogoeta eginez, bigarren eleberria idatzi zuen, Sputniki/ Bidailagunak, Stalin saria jaso zuena. Urte horretan bertan Leningradora itzuli zen. 1947an, berriz ere, Stalin saria jaso zuen Kruzhílija, non Uraletako fabriketako langile batzuen bizitza eta gerra-industria bake-industria bihurtu izana kontatzen baitzuen. 1949an beste sari bat irabazi zuen, ordukoan Yasny Bereg-ekin,granja kolektibo edo 'koljós' batean girotutako nobela. Ondoren, Vremena Goda/ Urteko sasoiak (1953), Seryozha (1955) eta Sentimentuzko eleberria, autobiografía partziala (1958) inprimatu zituen. Eleberri labur historikoak ere idatzi zituen, besteak beste Olgaren legenda (Olga Kiev-ekoari buruzkoa), Feodosiaren legenda, Hiltzen dena, denak 1966an.[2]
Berrogeita hamarreko urteak urrezko urteak izan ziren harentzat; hirurogeiko hamarkadan gero eta denbora gutxiago eskaini zion literaturari eta arrakasta gutxiago izan zuen. Beste autore batzuei ospetsu egiten lagundu zien, hala nola Kazakov, Sergéi Dovláv, Konetzky, Bitov, Golyavkin...).
Bere garaikidea izan zen Anna Andreevna Ajmátova poetisaren ondoan dago hilobiratuta, Leningradoko Komarovon.[3]
Haren seme Boris idazlea eta sobietar erregimenaren disidentea izan da, bere aita bezala.
Egokitzapen zinematografikoak
Sariak eta aintzatespenak
- 1946an Stalin saria jaso zuen Sputniki/ Bidailagunak lanarekin.
- 1947an Stalin saria jaso zuen Kruzhílija lanarekin.
- 1949an Yasny Bereg-ekin, 'koljós' batean girotutako nobelarekin saria jaso zuen.
Erreferentziak
- (Errusieraz) «ПАНОВА, ВЕРА ФЕДОРОВНА | Энциклопедия Кругосвет» www.krugosvet.ru (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
- (Gaztelaniaz) mujeresparapensar. (2010-06-30). «Vera Panova» Mujeres para pensar (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
- (Ingelesez) Wilson, Katharina M.; Wilson, M.. (1991). An Encyclopedia of Continental Women Writers. Taylor & Francis ISBN 978-0-8240-8547-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-20).
Bibliografia
- Biography - Panova, Vera (Fedorovna) (1905-1973): An article from: Contemporary Authors [HTML] (Digital) ~ Gale Reference Team (Author). Publisher: Thomson Gale (2007ko abenduaren 16a)