Vera Cruzeko eliza (O Carballiño)
Vera Cruzeko eliza (Benetako Gurutzearen eliza) Ourenseko probintzian dagoen O Carballiño herrian dagoen XX. mendeko eliza katoliko ezaguna da. Antonio Palacios Ramilo (1874-1945) arkitektoaren bukatu gabeko obra izan zen.
Vera Cruzeko eliza (O Carballiño) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Galizia |
Probintzia | Ourenseko probintzia |
Galiziako udalerrien zerrenda | O Carballiño |
Koordenatuak | 42°25′53″N 8°04′30″W |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Benetako Gurutzea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Ourense (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Antonio Palacios Ramilo (en) |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0009048 |
Historia
Eraikina altxatzeko herritarrek bildu zuten, batez ere Luciano Evaristo Vaamonde da Cortiña parrokoaren eraginez. Lanen hasiera 1943ko ekainaren 25a izan zen eta bukatzeko hamalau urte behar izan ziren. Tartean arkitekto nagusia hil zen eta horrek amaiera atzeratu zuen. Estilo aldetik zaila da sailkatzeko; nahiz eta eraikin garaikidea izan Erdi Aroko apaingarriak eta elementuak dira nagusi; zentzu horretan estilo historizistan kokatu beharko genuke. San Ziprianori eskainita dago. Nahiz eta dorrea bukatu gabe egon, eliza 1952ko irailaren 17an ireki zen. Lanak 1957an amaitu ziren.
Ezaugarriak
Dorreak 52 metro ditu; itxita dago zeren eta ez baita segurua. Elizaren zabalera 1080 m²koa da.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Elizaren gaineko informazioa udalaren webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vera Cruzeko eliza (O Carballiño) |