Venta Laperra (leizea)

Venta Laperrako leizea Karrantzan (Bizkaia) dagoen haitzuloa da. Ezaguna da batez ere lau bisonte eta hartza baten labar-pinturak direla-eta, K. a. 25000an, Goi Paleolitoko Gravetiar bukaeran edo Solutrear hasieran datatuak[1].

Venta Laperra
Map
Kokapena
Koordenatuak43°15′12″N 3°23′25″W
Ezaugarriak
Garaiera110
Sakonera355
Bisitagarriabai
Aztarnakbai

1904an labar-artearen lehen aur­kikun­tza egin zen Euskal Herrian: irudi bat, kobazuloaren sarreran bertan. Bi urte beranduago, Breuilek beste lau irudi gehiago aur­kitu zituen: buruzagirik gabeko hiru bisonte azefalo, hatz oso bat, zehaztasun gutxiko bobido bat eta lerro-segida ulertezin bat. Hai­tzean halakoxe sakontasuna duen grabatu batez eginak daude. Grabatu hauen ezaugarri bereizgarria honetan da­tza: kobazuloaren sarreran zeudela eta eguz­kiaren argitan ikus daitez­keela. Gure herrian aur­kitu ditugunen artean, zaharrenak eta Auriñaciense aldiari dagoz­kionak dira. Apellanezi gertakari honek zera pen­tsarazten dio, Paleolito aldi an­tzinakoetan, Kantabriako artea, Euskal Herriko sartalderaino zetorrela, beste arte formula ba­tzuk (piriniotarrak) hartu ahal izateko edo bere-bereak sor­tzeko, Herria libre utziz.[2]

Erreferentziak

  1. Ontañón, Roberto; Arias, Pablo. Dataciones absolutas para el arte rupestre paleolítico de Venta de la Perra (Carranza, Vizcaya). (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. Historiaurreko artea... (1982), 25-101 eta 219. or.

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.