Vendetta (musika taldea)
Vendetta Euskal Herriko musika talde bat da, 2007an Nafarroa Garaian sortua. Ska eta punk musika estiloak lantzen dituzte. Taldekideak Ruben Antón, Enrikko Vibrato, Javier Etxeberria, Pello Reparaz eta Luisillo Kalandraka dira.
Vendetta | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Atarrabia (Nafarroa Garaia (Euskal Herria)) |
Musika mota | Ska Punk Reggae |
Urteak | 2007 – 2018 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR, Baga-Biga, Maldito Records |
Taldekideak | |
Ruben Antón Enrikko Vibrato Javier Etxeberria Pello Reparaz Luisillo Kalandraka | |
Informazio gehigarria | |
Vendetta Webgune ofiziala | |
Historia
Etapa profesional luze baten ondoren, Luisillo Kalandrakak eta Javier Etxeberriak beraien proiektu musikalari hasiera eman zioten. Beraien ibilbide internazionaletik proposamen berri bat sortu zuten. Proposamen hori Enriko Rubiñosek, Ruben Antónek (Skalariak musika taldeko azken etapako musikariak) eta Pello Reparazek posible egin zuten.
Hasiera eta "Vendetta"
2009 eta 2010 urteen hasieran taldea abesti berriei forma emateko bildu zen. Hasieran, bi abesti argitaratu zituzten modu etxetiar batean grabatutakoak. Hauek aurrerapen bat ziren hurrengoak nolakoak izango ziren azalduz. Geroago GOR diskoetxearekin sinatu zuten. Diskoetxeak “Crédito hipotecario” abestia zeukan Aurtengo gorakada 2010 bilduma diskoan. Urte bat entseatzen eta prestatzen egon ostean, beraien lehenengo diskoa atera zuten. Honek gira bat ekarri zuen maila internazional batean. Diskoak taldearen izen bera du, Vendetta. Hamaika abesti dauzka, eta beste bi bertsio, Everyday abestia The Selecter taldearena, garai batean Hertzainak taldeak bertsionatua (Egunero izenaz) eta The munsters Jack Marshall musikariarena. diskoa horretako abestien artean oso famatuak dira "Loco", "Comando Che Guevara", "Son libre", "Como sube", "Soy de barrio", "Ciudad desolación", "Kolorez busti", "Es mentira", "Miedo" eta "Vendetta". Azken honek Renato Carosoneren "Tu vuò fà l'americano"-ren abestiaren zati bat dakar, 2010ko udan famatua izan zen abestiaren basea hain zuzen ere. Proiektuak Skan oinarritutako abestiak dakartza, estilo horren inguruan jardun dute beraien hamar urte baino gehiagoko ibilbide internazionalean. Hala ere, estilo hau ez ezik rock estiloa, skinhead-reggae estiloa eta latin-hardcore estiloa ere jorratzen dute.
"Puro Infierno"
"VENDETTA TOUR 2009" eta "MUNSTER TOUR 2010" gira internazionalen ostean eta horietan ehun kontzertu baino gehiago eman ondoren taldea BAGA BIGA sigiluarengatik sinatu zuten. Gainera, 2011ko martxoaren 1ean beraien bigarren diskoa aterako zutela adierazi zuten. disko horrek arrakasta handia ekarri zuen, eta esan daiteke talde honen ibilbide musikalean iragan eta geroa markatu zituela. Azkenean 2011ko martxoaren 1ean beraien bigarren diskoa atera zen, "Puro Infierno" izenekoa. Disko berri honek lehenengo diskoaren Ska esentzia mantentzen du, baina erritmo berriak ere txertatzen dizkiote. Erritmo berrien txertaketak Vendetta proiektuaren esklusibitatea gehiago finkatu zuen beste talde musikalekiko. Lehenengo diskoa ez bezala bigarrenak ez ditu bertsiorik, eta musika lasaiagoa bihurtzen da, pachanga errazik gabe eta lirikak 360ºko itzulia ematen dituela. disko honetan argi ikus daiteke beste musika talde batzuen eragina. Talde horien adibide dira: Skalariak, Manu Chao, The Police edo The Clash. Albun honetan Reparaz eta Javier Etxeberria izan ziren abestiei letrak jarri zizkietenak eta Luisillo Kalandrakaren laguntzaz doinua eta ahotsa jarri zieten abestiei.
"Fuimos, Somos y Seremos"
2012ko abenduaren 12an hirugarren diskoa kalera atera zuten. disko honen izena "Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar" da. disko hau askoz helduagoa da, ñabardura musikal gehiagorekin. Album honek hiru abesti ditu izenburuarekin erlazionatuta. diskoaren hasieran "Fuimos" abestia agertzen da, diskoaren erdian, ordea, "Somos" abestia dago eta azkenik, azkenengo abestia "Seremos" da. Hirugarren disko honetan ere ska, rock eta pachanga erritmoak agertzen dira baina garrantzi handia hartzen dute timoek, jamaikar doinuek, reggaeak, pop-ak, soka eta tekla konponketek eta baita perkusioak ere. Aurretik aipatu bezala hiru abeslariek (Pello Reparazek, Javier Etxebarriak eta Luisillo Kalandrakak) jartzen diote ahotsa abestiei. Pello Reparazek ahotsa jarri zien "Botella de Ron", "Udarako gau luzeak", "Cerca del mar" eta "Ekainak 24" abestiei. Bestalde, Javier Etxebarriak ahotsa jarri zien "Time for Freedom", "La Parranda", "Cuídate" eta "Jean Lafitte" abestiei. Eta azkenik, Luisillo Kalandrakak ahotsa jarri zion "La Vida" abestiari. Abesti instrumentalak Pello Repázek idatzi zituen, "Fuimos" eta "Seremos" abestiak hain zuzen ere. Bestalde, Javier Etxeberriak "Somos" abestia egin zuen. Azken disko honen gira egin zuten 2012an eta "Fuimos, Somos y Seremos Toura" deitu zioten. Gira 2012ko otsailaren 8an hasi zen L'hospitaleten eta Espainia osotik zehar ibili ziren.
"13 Balas"
2014an Vendetta taldeak "13 Balas" izeneko disko berria kaleratu zuten, hamahiru abestiz osatuta. Country, punk-rock zelta eta ska-ren nahasketa bat da. "Leña al Fuego" single-a da lehenengo abestia. 13 Balas-en beste abeslari batzuekin parte hartu dute, adibidez Alex Sardui, Gatibu taldearen abeslaria. Disko honen tourrak "13 Balas tour" izena zuen.
"Bother"
2016an Bother disko atera zuten, betiko ska eta reggae soinuekin, baita soinu elektroniko berriekin, kolore berri bat ematen duena. Hamar abestik osatzen dute Bother, Bother the Police izeneko single-a haien artean. Lehenengo abestia, Pao Pao Pao, emakumeen aurkako indarkeriaren aurkakoa da.
2018ko martxoan taldearen agurra iragarri zuten. Hainbat kontzertu programatu zituzten urte amaiera arte[1].
Taldekideak
- Pello Reparaz: tronboia jotzen du eta ahotsa jartzen du.
- Ruben Antón: tronpeta jotzen du eta koroak egiten ditu.
- Javier "hurakan" Etxeberria: gitarra jotzen du eta ahotsa jartzen du.
- Luisillo Kalandraka; baxua jotzen du eta ahotsa jartzen du.
- Enriko Rubiños: bateria jotzen du eta perkusioa egiten du.
Diskografia
Dagoeneko bost disko atera dituzte, "Vendetta" (Gor, 2009), "Puro Infierno" (Baga Biga 2011), "Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar" (Baga Biga, 2012), "13 Balas" (Baga Biga, 2014) eta "Bother" (baga-biga, 2016).
Vendetta (Disco) (Gor, 2009). CD[2].
1.- Vendetta
2.- Loco
3.- Comando Ché Guevara
4.- Egunero
5.- Son Libre
6.- Cómo Sube
7.- Soy de Barrio
8.- Ciudad Desolación
9.- Crédito Hipotecario
10.- Kolorez Busti
11.- Es Mentira
12.- Miedo
13.- Munsters
Puro Infierno (Baga Biga, 2011). CD[3].
1.- Makana
2.- Alerta
3.- La Diabla
4.- La Familia
5.- A Muerte
6.- Begitara Begira
7.- Buonasera
8.- Pasos de Acero
9.- Vivir
10.- Volar
11.- Sugarra Zugan
12.- Tango Atlántico
Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (Baga Biga, 2012). CD[4].
1.- Fuimos
2.- Time for Freedom
3.- Botella de Ron
4.- La Parranda
5.- Udarako Gau Luzeak
6.- Cuídate
7.- Somos
8.- Jean Lafitte
9.- Cerca del Mar
10.- Ekainak 24
11.- La Vida
12.- Seremos
13 Balas (Baga Biga, 2014). CD[5].
1.- Leña al Fuego
2.- Suma
3.- Tomasa
4.- Ilunpetan
5.- África
6.- Druidas de Esta Tierra
7.- Hemen
8.- Absurdo Carnaval
9.- Welcome To The War
10.- Pólvora
11.- Geldiezinak
12.- Sangre y Revolución
13.- Suite Habana
Bother (Maldito Records, 2016) CD[6]
1.- Pao Pao Pao
2.- No Volveré
3.- Bother the Police
4.- Aún Quedan Ganas
5.- Reggean Hegan
6.- No Sabéis Amar
7.- Batasuna
8.- Que Importa
9.- Zai
10.- Madre
Erreferentziak
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Vendetta taldeari agur esateko ordua iritsi zaio» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- Vendetta. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- Puro infierno. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- Atzo, gaur eta bihar. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- 13 balas. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).
- Bother. (Noiz kontsultatua: 2018-03-09).