Velta Rūķe-Draviņa

Velta Tatjana Rūķe-Draviņa (Valmiera, 1917ko urtarrilaren 25aStockholm, 2003ko maiatzaren 7a[1]) letoniar-suediar hizkuntzalari eta irakaslea izan zen.

Velta Rūķe-Draviņa
Bizitza
JaiotzaValmiera, 1917ko urtarrilaren 25a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm, 2003ko maiatzaren 7a (86 urte)
Hobiratze lekuaForest Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLetoniako Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
alemana
letoniera
Jarduerak
Jarduerakakademikoa eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Letoniako Unibertsitatea
Lundeko Unibertsitatea
Stockholmgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli

Bizitza

1917an jaio zen Valmieran, trenbideko langile baten familian[2]. Rigako 2. eskolan ikasi zuen eta 1939an Letoniako Unibertsitatean graduatu zen, non filologia baltikoa ikasi zuen[3]. 1938tik aurrera eta Bigarren Mundu Gerran, indoeuropar hizkuntzen azterketa konparatiboetan aritu zen, baina ez zioten ikerketa amaitzen utzi, gai honi buruzko tesi baten defentsa publikoa ez zegoelako onartzen Letonia okupatuan. Rūķe-Draviņak fonetika irakasle gisa lan egin zuen eta letonierazzko toponimoak aztertzearekin lotutako hainbat proiektutan parte hartu zuen[3].

1944ko udazkenean, Suediara ihes egin zuen senarrarekin batera. 1949an seme bat izan zuten, Dainis, gero astronomo bihurtu zena. Rūķe-Draviņak zientzia egiten jarraitu zuen. 1949tik 1970era, hizkuntza baltikoak eta eslaviarrak irakatsi zituen Lundeko Unibertsitatean. 1970etik 1984ra, Stockholmgo Unibertsitateko Hizkuntza Baltikoen katedraduna eta Hizkuntza eta Literatura Baltikoen Saileko burua izan zen[2]. Hizkuntza baltikoen irakasle bakarra izan zen Herrialde Baltikoetatik kanpo eta paper handia izan zuen Stockholmgo Unibertsitatean irakasgai honen irakaskuntzan. 300 lan zientifiko baino gehiago argitaratu zituen[2][3]. 2003an hil zen, 86 urte zituela[1].

Lanak

  • Latviešu valodas dialektoloģijas atlanta materialu vākšanas programa (1954)
  • Laute und Nominalformen der Mundart von Stenden. 1, Einleitung, Akzent und Intonation, Lautlehre (1955)
  • Verbalformen und undeklinierbare Redeteile der Mundart von Stenden : Verben, Adverbien, Präpositionen und Präfixe, Partikeln, Konjunktionen (1958)
  • Diminutive im Lettischen (1959)
  • Interjektionen und Onomatopöie in der Mundart von Stenden (1962)
  • Zur Sprachentwicklung bei Kleinkindern. 1, Syntax : Beitrag auf der Grundlage lettischen Sprachmateriels (1963)
  • Rainis kā augšzemnieku valodas pārstāvis (1965)
  • Mehrsprachigkeit im Vorschulalter (1967)
  • Språk i kontakt. (1969)
  • Initial consonant combinations in Lithuanian and Latvian (1970)
  • Place names in Kauguri county, Latvia : a synchronic-structural analysis of toponyms in an ancient Indo-European and Finno-Ugric contact area (1971)
  • Vārds īstā vietā : frazeologismu krājums = The right word in the right place (1974)
  • The standardization process in Latvian 16. century to the present (1977)
  • Jān̨i latviešu literatūrā (1978)
  • No pieciem mēnešiem līdz pieciem gadiem (1982)
  • Cilvēks un daba latviešu tautasdziesmās (1986)
  • Rakstnieks un valoda (1988)
  • Svenska ortnamn i lettisk skönlitteratur (1989)
  • Valodniecība (1991)
  • Jāni latviešu literatūrā (1991)
  • Valodas jautājumi : rakstu krājums (1992)
  • Latviešu meitene apgūst savu pirmo valodu (1993)
  • Latviešu tautasdziesmu varianti (1993)
  • Darbu izlase (2017)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Metuzāle-Kangere, Baiba. (2004). «Velta Ruke-Dravina in memoriam» Scando-Slavica 50: 191-192. (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  2. (Letonieraz) «Velta Rūķe - Draviņa» Ailab.lv jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-11-16) (Noiz kontsultatua: 2024-02-21).
  3. (Letonieraz) Latvijas enciklopēdija. 5 Rīga: Valērija Belokoņa izdevniecība (argitaratze data: 2009), 49 or. ISBN 978-9934-8068-0-3..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.