Veliko Tarnovo
Veliko Tarnovo[1] (bulgarieraz, Велико Търново; hitzez hitz, "Tarnovo Handia") Bulgariako hiria, iparraldeko kultura-gunea. Sofia hiriburutik gutxi gorabehera 250 km-ra dago. Jantra ibaiaren ertzean dago.
Traziarrek sortu zuten hiria. Goi Erdi Aroan, Bulgariako Inperioa goieneko aldian zegoenean, Veliko Tarnovo hiriburua izan zen. 1908. urteko urriaren 5ean Fernando I.a Bulgariakoak Veliko Tarnovon aldarrikatu zuen bulgariar lurralde guztien independentzia.
Hiriko jardunbide ekonomiko nagusiak turismoa eta ehungintza-industria dira.
Turismoa
Hiriko monumentu erakargarri batzuk:
- Tximinoaren Etxea (1849an eraikia); aurrealdean tximino baten estatua dauka
- Kiril eta Metodio Santuen eliza (1860an eraikia)
- Sveti Nikola eliza
- Samovodska Txarxija bazarra
- Asenid monumentua (1985ean eraikia, 1185. urtean Bulgariako Erresuma sortu zela ospatzeko)
- Sarfkina etxea (XIX. mendekoa)
- Veliko Tarnovoko Museo Arkeologikoa
- Nazioaren piztueraren eta Batzar Konstituziogilearen Museoa
- Historia Modernoaren Museoa
- Tsarevets
- Berrogei Martirien eliza
- Lokartzearen eliza
- Petûr i Pavel Santuen eliza
- Sveti Georgi eliza
- Sveti Dimitûr eliza
- Baldwinen Dorrea
Asenova auzoa
Tsarevets gotorlekuaren ondoan, Asenova auzoa zegoen; han bizi ziren artisauak eta apaizak. 1913. urtean, auzoaren zati handi bat apurtu zuen lurrikara baten ondoren, auzoa hutsik geratu zen.