Veerasamy Ringadoo
Sir Veerasamy Ringadoo (tamileraz: வீரசாமி ரிங்காடு, Vīracāmi Riṅkāṭu; Port Louis, 1920ko urriaren 20a - ibidem, 2000ko irailaren 9a) Maurizioko politikaria izan zen.
Veerasamy Ringadoo | |||||
---|---|---|---|---|---|
1992ko martxoaren 12a - 1992ko ekainaren 30a - Cassam Uteem (en) →
1986ko urtarrilaren 17a - 1992ko martxoaren 12a ← Cassam Moollan (en) - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Port Louis, 1920ko urriaren 20a | ||||
Herrialdea | Maurizio | ||||
Heriotza | Port Louis, 2000ko irailaren 9a (79 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | London School of Economics | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | hinduismoa | ||||
Alderdi politikoa | Labour Party (en) |
Tamil jatorriko familia batean jaio zen. Port Louisen eta London School of Economicsen ikasi zuen. 1937an Tamilen Liga sortu zuen.
Alderdi Laboristako kidea, 1953, 1959 eta 1963ko hauteskundeetan hautatua izan zen. 1967an, Alderdi Laboristak koalizio bat eratu zuen Independentziaren Alderdia izeneko beste alderdi batzuekin. Ringadoo diputatu aukeratu zuten, eta 1976an berrautatu zuten. Finantza ministro ere izan zen.
1986an Maurizioko gobernadore orokor izendatu zuten. 1992ko martxoaren 12an errepublika aldarrikatu ondoren, Ringadoo izan zen herrialdeko lehen presidentea. 1992ko ekainaren 30ean Cassam Uteemek ordezkatu zuen.