Veda Hlubinka-Cook
Veda Hlubinka-Cook — jaiotza izenaz Robert Cook — (Long Beach, 1964ko abenduaren 26a) estatubatuar emakumezko software programatzaile transgeneroa da. Metaweb konpainiaren sortzaileetako bat izan zen.
Veda Hlubinka-Cook | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Long Beach, 1964ko abenduaren 26a (59 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Berkeley (Kalifornia) New Haven (Connecticut) Huntington Beach (Kalifornia) San Frantzisko Davis (Kalifornia) Evanston (Illinois) Marin konderria Long Beach |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Jordan High School (en) (1980 - 1981) Marina High School (en) (1981 - 1983) |
Jarduerak | |
Jarduerak | programatzailea, ekintzailea eta video game developer (en) |
Enplegatzailea(k) | Broderbund (en) |
Bizitza
Veda, 1964ko abenduaren 26an jaio zen Long Beachen. Jaiotzean gizonezko sexua esleitu eta Robert izena eman zioten.
1980ko hamarkadan Broderbund konpainian lan egin zuen software programatzaile. Prince of Persia bideo-jokoko pertsonaia baten modeloa izan zen. Gainera Gumball eta D/Generation ordenagailu jokoak diseinatu eta sortu zituen. The Last Express ordenagailu jokoaren zuzendari teknikoa ere izan zen.
2017an bere burua emakume transgenerotzat ezagutarazi eta Veda Hlubinka-Cook izena hartu zuen.
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.