Vaxholmeko gaztelua
Vaxholmeko gaztelua (suedieraz: Vaxholms fästning) Suediako gotorleku historikoa da Vaxholm herrian dagoena. Stockholmgo uhartedian kokaturik dago.
Vaxholmeko gaztelua Vaxholms fästning | |
---|---|
Fortification line of Vaxholm | |
Vaxholmeko gaztelua ur izoztuez inguratua. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Vaxholm udalerria |
Koordenatuak | 59°24′11″N 18°21′35″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1544 |
Jabea | National Property Board of Sweden (en) |
Kudeatzailea | Vaxholm Fortress Museum |
Erabilera | gotorlekua |
Arkitektura | |
Atalak | eraikin: 3 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Kokapena
Vaxholm herriaren parean dagoen uharte txiki batean kokaturik dago.
Historia
Gustavo I.a Vasa erregea konturatu zen Vaxholm toki estrategikoa zela Stockholm hiriburuaren defentsarako eta 1549an Vaxholmeko gaztelua eraiki zuen uharte txiki batean. 1612an daniarrek erasotu zuten eta 1719an errusiarrek baina ez zuten hartzerik lortu.
Gaur egun dakusagun eraikina gerra-preso errusiarrek altxatu zuten 1833 eta 1863 artean. Ordurako garrantzia militarra nabarmen jeitsia zegoen.
2006 arte iraun zuten militarrek bertan. Urte horretan gaztelua museo bihurtu zen.
Iruditegia
- Gaztelua.
- Airetiko ikuspegia.
- Patioa.
- Kainoiak.
- SS Stockholm ontzia.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Suedieraz) Vaxholm gazteluaren webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.