Vauxhall zubia
Vauxhall zubia (ingelesez: Vauxhall Bridge) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubia da eta Londresen kokaturik dagoena. Izena ematen dion Vauxhall (Lambeth) eta Pimlico (Westminster Hiria) auzoak lotzen ditu.
Vauxhall zubia | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia |
Londresen banaketa administratiboa | Westminster Hiria |
Koordenatuak | 51°29′15″N 0°07′37″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1816 |
Inaugurazioa | 1906ko maiatzaren 26a |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alexander Binnie (en) ![]() Maurice Fitzmaurice (en) ![]() |
Diseinatzailea | Alexander Binnie (en) ![]() |
Materiala(k) | altzairua |
Dimentsioak | 270 (![]() |
Gurutzatzen du | Tamesis |
Eramaten du | A202 road (en) ![]() |
Zubibegiak | 5 |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1393011 eta 1393012 |
Historia
1809an Parlamentuak zubia eraikitzeko baimena eman zuen eta John Rennie arkitektoak zazpi arkutako harrizko zubia diseinatu zuen[1]. 1811an ezarri zuten lehen harria baina diru arazoak zirela eta, azkenean burdinezko zubi merkeagoa eraikitzea erabaki zen Rennieren diseinua alde batetara utziz. 1816an bukatu ziren lanak[2].
XIX mendearen bukaeran zubi berria eraikitzea erabaki zen. Sir Alexander Binnie eta Sir Maurice Fitzmaurice izan ziren granito eta altzairuzko zubia diseinatu zutenak. Aurrekoa kendu eta haren lekuan hasi zituzten lanak 1901 urtean eta bost urte beranduago 1906ko maiatzaren 26an ireki zen[2]. Zutabeetan brontzezko eskulturak ezarri ziren Alfred Drury, George Frampton eta Frederick Pomeroy artistek egin zituztenak. Nekazaritza, injeniaritza, keramika eta abar sinbolizatzen dituzte eta Art Nouveau estiloan diseinatu ziren[1].
Zubia praktikoa eta funtzionala diseinatu zen, izan ere hiriko arteria nagusietako baten parte bihurtu baitzen. 1968an autobusentzako erraila ezarri zen, Londresko kaleetan aurrenetakoa izan zena.
1993an Tamesis ibaian korronte indartsuak izan ziren eta sedimentu ugari eraman zituzten. Vauxhall zubiaren inguruan K.a. 1550-300 urteko egurrezko zutabeak azaleratu ziren, aintznako kai baten aztarnak izan zitezkeenak.
Neurriak
- Zubiaren luzera: 247 m.
- Zubibegiak: 5
- Zabalera: 24 m.
Iruditegia
Erreferentziak
- (Ingelesez) Matthews, Peter. (2008-01-01). London's bridges. Shire ISBN 9780747806790. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
- (Ingelesez) Cookson, Brian. (2006-01-01). Crossing the river: the history of London's Thames River bridges from Richmond to the Tower. Mainstream ISBN 1840189762. (Noiz kontsultatua: 2017-04-09).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Structurae webgunea