Vaughan Jones
Sir Vaughan Frederick Randal Jones (Gisborne, Zeelanda Berria, 1952ko abenduaren 31 – Nashville, 2020ko irailaren 6a) zeelandaberritar matematikaria izan zen.
Vaughan Jones | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Vaughan Frederick Randal Jones |
Jaiotza | Gisborne eskualdea, 1952ko abenduaren 31 |
Herrialdea | Zeelanda Berria Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Nashville, 2020ko irailaren 6a (67 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: infekzioa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Martha Jones (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Genevako Unibertsitatea Aucklandeko Unibertsitatea Auckland Grammar School St Peter's School (en) |
Tesi zuzendaria | André Haefliger (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Hans G. Wenzl (en) Fiacre Ailbhe O'Cairbre (en) Marco Pavone (en) William Erik Baxter (en) Stephen French Sawin (en) Ahmed-Said Rida (en) Jianduan Chen (en) Hong Liang (en) Feng Xu (en) Peter Tripp Akemann (en) Sante Gnerre (en) Bina Bhattacharyya (en) Zeph A. Landau (en) Dylan Paul Thurston (en) Hsiang-Ping Huang (en) Sarah Reznikoff (en) Michael Burns (en) Oscar R. Pino-Ortiz (en) Pinhas Grossman (en) Scott Morrison (en) Emily Peters (en) Arnaud Brothier (en) David Penneys (en) Michael Aaron Hartglass (en) Richard David Burstein (en) Corey Jones (en) Zhengwei Liu (en) James Tener (en) Sayan Das (en) Yunxiang Ren (en) Bin Gui (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn Pennsylvaniako Unibertsitatea Aucklandeko Unibertsitatea Vanderbilt Unibertsitatea (2011 - 2020) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Royal Norwegian Society of Sciences and Letters (en) Royal Society Te Apārangi (en) Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Australian Academy of Science (en) Royal Society Ameriketako Matematika Elkartea |
math.berkeley.edu… |
Biografia
Cambridgen (Zeelanda Berria) eta Aucklanden egin zituen lehenengo ikasketak. Aucklandeko Unibertsitaterako bi beka eskuratu zituen, eta 1972an graduatu zen. 1973an Suitzako gobernuaren beka bat jaso zuen, Suitzan jarrai zezan ikerlanean. Aucklandeko Unibertsitatean irakasle-laguntzaile izan ondoren, Genevako Fisikako Eskolan sartu zen 1974an, eta bi urte geroago Eskola Matematikoetara joan zen. 1979an zientzietako doktore izendatu zuten, eta hurrengo urtean Vacheron Constantin saria jaso zuen doktorego-tesiari esker.
1980an Estatu Batuetara joan zen, eta Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatean aritu zen irakasle. Pennsylvaniako Unibertsitatean ere aritu zen, eta 1985ean matematikako irakasle egin zuten Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitatean. Connesek egindako lanari jarraituz, Von Neumannen aljebrentzako indize-teorema aztertu zuen Jonesek. Bere ekarpenik garrantzitsuena, hala ere, inbariante polinomiko berri baten aurkikuntza izan zen; haren bidez matematikako arlo oso ezberdinak jarri zituen harremanetan.
1984an Von Neumann aljebrak eta topologia-geometriaren arteko erlazio harrigarri bat aurkitu zuen. 1990eko Kiotoko Nazioarteko Kongresuan Fields domina jaso zuen. Bestalde, Guggenheim Fellowship saria (1986) eta Zeelanda Berriko gobernuaren Zientzien Domina (1991) ere jaso ditu, eta 1993an Amerikar Arte eta Zientzietako Akademiako kide hautatu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.