Vaucheria litorea
Vaucheria litorea alga hori-berdeen barruan sailkatzen den alga bat da. Modu filamentotsuan hazten da, zelula tubular luzeak sortuz, alde bakarretik bakarrik lotuak. V. litorea Ipar Atlantikoko kostako marearteko gunearen espezie ohiko bat da, bai Ipar Amerikan baita Europan ere. Ozeano Barean ere aurki daiteke, Washington Estatuaren kostatan. Eurihalinoa da.
Vaucheria litorea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Filuma | Ochrophyta |
Klasea | Xanthosiphonophyceae |
Ordena | Vaucheriales |
Familia | Vaucheriaceae |
Generoa | Vaucheria |
Espeziea | Vaucheria litorea [[|]] |
Alga gehienek bezala bere energia fotosintesiaren bitartez lortzen du, kloroplastoen lanari esker. V. litorearen kloroplastoek klorofila a, klorofila c, β-karoteno eta diadinoxantin karotenoidea dute.
Elysia chlorotica itsas-barraskiloak alga hau jan eta kloroplastoak liseritu beharrean erlazio endosinbiotikoa hasten du, fotosintesia egiten duten barraskiloak izatera iritsiz.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.