Vassilis Vassilikos
Vassilis Vassilikos (grezieraz: Βασίλης Βασιλικός; Kavala, 1933ko azaroaren 18a - Atenas, 2023ko azaroaren 30a) greziar idazle eta politikaria izan zen.
Vassilis Vassilikos | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019ko uztailaren 7a - 2023ko apirilaren 22a Hautetsia: 2019 Greek legislative election (en)
1996 - 2004 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Kavala, 1933ko azaroaren 18a | ||||
Herrialdea | Grezia | ||||
Talde etnikoa | greziarra | ||||
Lehen hizkuntza | greziera | ||||
Heriotza | Atenas, 2023ko azaroaren 30a (90 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Atenasko Lehen Hilerria | ||||
Familia | |||||
Aita | Nikolaos Vassilikos | ||||
Ezkontidea(k) | Vaso Papantoniou (en) (1983 - 2023ko azaroaren 30a) | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Aristotle University of Thessaloniki (en) Anatolia College (en) Yale School of Drama | ||||
Hizkuntzak | greziera ingelesa frantsesa italiera armeniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, diplomazialaria, politikaria eta gidoilaria | ||||
Enplegatzailea(k) | ERT1 (en) (1981 - 1984) | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Hellenic Authors' Society (en) | ||||
vassilikos.toposbooks.gr | |||||
Salonikan hazi zen eta zuzenbide eskolan graduatu zen. Atenasen kazetari gisa lan egin zuen eta 1967ko estatu kolpearen ondoren zazpi urtez erbesteratu behar izan zuen bere jarduera politikoagatik. 1981etik 1984ra Greziako estatuko telebistako ET1 kanaleko zuzendaria izan zen.
Ehun liburu baino gehiago argitaratu zituen, eleberriak, antzerkia eta olerkigintza barne. Bere lanik ezagunena Giorgios Lambrakis politikariaren hilketari buruzko "Z" eleberria da. Eleberriak Costa-Gavrasek zuzendutako izenburu bereko filma inspiratu zuen.
2019an Syriza alderdiko zerrendetako diputatu hautatu zuten.
Lanak
- 1967 : Z
- 1968 : Landarea, Putzua, Aingerua, (trilogia)
- 1969 : Argazkiak
- 1970 : Hormetatik kanpo
- 1971 : Z-ren egunkaria
- 1973 : Fusila-arpoia eta beste ipuin batzuk
- 1974 : Lunik-II.a
- 1975 : Monarka
- 1977 : Bosforoko ederra
- 1978 : Olerkari bat hil da
- 1978 : Alfaride
- 1980 : Kosko ura
- 1985 : Azken agurra (Το τελευταίο Αντίο)
- 1988 : Eguneko ametsak eta beste ipuin batzuk
- 1989 : Landarea
- 1990 : Baina egin zerbait trena gal dezadan
- 1992 : Helikopteroa
- 1992 : K
- 1999 : Europarra eta beste aldeko ederra
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.