Vassilakis Takis
Vassilakis Takis (grezieraz: Βασιλάκης Παναγιώτης Τάκης; Atenas, 1925eko urriaren 25a - ibidem, 2019ko abuztuaren 9a) greziar eskultorea izan zen, arte zinetikoa landu zuena.
Vassilakis Takis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Παναγιώτης Βασιλάκης |
Jaiotza | Atenas, 1925eko urriaren 29a |
Herrialdea | Frantzia Grezia (1925 - 1935) Greziako Erresuma (1935 - 1973) Third Hellenic Republic (1974 - 2019) |
Bizilekua | Paris |
Heriotza | Atenas, 2019ko abuztuaren 9a (93 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, marrazkilaria eta bitxi diseinatzailea |
Lantokia(k) | Paris Atenas Paris Massachusetts eta Grezia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | United Panhellenic Organization of Youth (en) |
Genero artistikoa | Arte zinetikoa |
Greziar artisauek harria lantzeko zuten teknika ikasi zuen. Takisen lehenengo lanek Zikladetako artea ekartzen dute gogora, eta baita Giacomettiren pertsonaia filiformeak ere. 1954an Parisa joan zen bizitzera, eta, urte horretatik aurrera, Seinaleak saila osatu zuen, lan mugikorrak eta bertikalak. 1957an erakutsi zituen lan horiek, Montparnasseko eta Saint-Germain-des-Présko espaloietan, su-festekin batera.
1961ean Estafilades argitaratu zuen Frantzian. Lan horretan, Atenasko auzo txiroenetan gaztetan bizi izan zituen esperientziak kontatzen ditu. 1961ean, halaber, Télélumières eskultura saila erakutsi zuen. Indar magnetikoak erabiltzen dituzten lanak, 1960-1990 bitartean sortuak, 1990ean aurkeztu ziren Parisko J.G.M Galerian. 1969an, Eskultura hidromagnetikoak saila osatu zuen. Argi-seinaleak sail berri bat egin zuen 1990ean Parisko Défenseko Arku Handirako. Pintura magnetikoak edo Telepinturak (1962-1972) sailean, kono metalikoak, antenak, diskoak, kolore bakarrean margotutako ehunetik oso tarte txikira jartzen ditu, eta, era horretan, objektu horien itzala proiektatu egiten da.
1965-1966 bitartean, musika-tresna batzuk asmatu zituen, Teleeskultura musikalak, gitarra elektroniko modukoak. 1968an Hydrodynamics sortu zuen: uretan zegoen makina bat zen, itsasoko uhinak elektrizitate bihurtzen zituena. 1986an musika, dantza, erotismoa eta argia bildu zituen erakusketa batean. 1981ean, bestalde, Georges Pompidou Zentroan gune bat sortu zuen, zeinetan Teleargiak gizonak zuzentzen ez duen orkestra erraldoi baten buruan zeuden, eta 1983an, Sofoklesen Elektra laneko dekoratuak egin zituen.