Vasco da Gama dorrea
Vasco da Gama dorrea (portugesez: Torre Vasco da Gama, ˈtoʁ(ɨ) ˈvaʃku dɐ ˈɡɐmɐ ahoskatua) 145 metro garai den altzairuzko sareta dorre bat da, Lisboan (Portugal) dagoena, Parque das Nações eremuan, Tajo ibaiaren ertzean. Expo '98 erakusketarako (1998ko mundu erakusketa) eraiki zuten, Regino Cruz arkitektoak proiektatuta. Vasco da Gama esploratzailearen omenez jarri zioten izena.
Vasco da Gama dorrea | |
---|---|
Ikuspegi orokorra Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Koordenatuak | 38°46′29″N 9°05′29″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1998 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Skidmore, Owings and Merrill |
Solairuak | 22 |
2004an itxi egin zuten, eta 2012an zabaldu zen berriro luxuzko hotel bezala. Horretarako, eraikin berri bat erantsi zitzaion jatorrizko dorreari.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.