Vasco-Navarra eraikina
Vasco-Navarra eraikina Nafarroako Iruñea hiriburuko Bigarren Zabalgunean dagoen eraikin bat da[1]. San Ignazio etorbidearen 7. zenbakian dago, San Ignazio etorbidea eta Orreaga etorbidearen arteko izkinan, eta Francisco Bergamín kalearen 2. zenbakiko etxearen parean.
Vasco-Navarra eraikina | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1924 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Victor Eusa |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-220 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
220 | |
|
Eraikina
1924an eraiki zen eta Victor Eusa arkitektoak diseinatu zuen.
Itxura dotoreko eraikina da, nolabaiteko arabiar aire bat ere badu, batez ere 1. eta 4. solairuko puntadun lehioei esker. 1923an Turkia, Egipto eta Ekialde Hurbila bisitatu ondoren egindako eraikina da, hain zuzen.
Eusaren garai decó-espresionistan kokatzen da erakina, bestalde.[2]
Erreferentziak
- Edificios de Victor Eusa visibles en la Avenída de San Ignacio. Pampiruna.com (Gaztelaniaz)
- (Gaztelaniaz) Tabuenca, Fernando. (1999). «La arquitectura de Víctor Eusa: La forma continua.» Revista Arquitectura 318: 26-35. (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.