Vas (Hungaria)
Vas (alemanez: Eisenburg, eslovenieraz: Železna županija edo županija Železna, kroazieraz: Željezna županija) Hungariako 19 konderrietako (megye) bat da. Herrialdearen mendebaldean dago, Mendebaldeko Transdanubia eskualdean, Austria eta Esloveniako mugen ondoan. Horiez gain, Hungariako Győr-Moson-Sopron, Veszprém eta Zala konderriak ere mugakide ditu. 3.336 km²ko azalera du, eta 2011n 257.688 biztanle zituen[1]. Hiriburua Szombathely da.
Vas | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Izen ofiziala | Vas vármegye | ||
ISO 3166-2 | HU-VA | ||
Hiriburua | Szombathely | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 47°10′N 16°45′E | ||
![]() | |||
Azalera | 3,336,14 km² | ||
Mugakideak | Győr-Moson-Sopron, Veszprém, Zala konderria, Burgenland eta Mura eskualde estatistikoa | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 249.513 (2022ko urriaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 77,2 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Eskualdea | Mendebaldeko Transdanubia | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||
http://www.vasmegye.hu/ |
Geografia
Vasen Hungariako Ordoki Txikiak (hungarieraz: Kisalföld) eta Transdanubiako mendebaldeko muinoek bat egiten dute. Őrség eta Vendvidékeko muinoak, Kőszeg mendigunea eta Pinkako zabaldia ere aipagarriak dira. Austriako Alpeetan sortutako Rába ibaiak zeharkatzen du konderria; bertan Pinka, Gyöngyös, Repce eta Marcalen ura jasotzen du. Alpeak hurbil direnez gero, aski klima hezea da[2].
Banaketa administratiboa
2013ko urtarrilaren 1eko erreformaren ondoan, konderria 7 barrutitan (járás) banaturik dago:
Barrutia | Hiriburua | Eremua (km²) | Biztanleria (2013) | Udalerriak (település) |
---|---|---|---|---|
![]() |
Celldömölk | 474,13 | 24.071 | 28 |
![]() |
Körmend | 614,53 | 26.664 | 46 |
![]() |
Kőszeg | 286,45 | 25.978 | 21 |
![]() |
Sárvár | 685,45 | 38.450 | 42 |
![]() |
Szentgotthárd | 255,04 | 15.068 | 16 |
![]() |
Szombathely | 646,36 | 113.063 | 40 |
![]() |
Vasvár | 374,14 | 13.164 | 23 |
Hiri eta herriak
Konderri eskumenak dituzten hiriak
- Szombathely (hiriburua; 77.866 biztanle 2015ean[3])
Hiriak eta herri handiak
(2015eko biztanleria[3])
- Sárvár (14.716)
- Kőszeg (11.702)
- Körmend (11.472)
- Celldömölk (10.927)
- Szentgotthárd (8.867)
- Vasvár (4.266)
- Bük (3.544)
- Vép (3.322)
- Csepreg (3.241)
- Répcelak (2.625)
- Őriszentpéter (1.160)
Ekonomia
Bazka landareen laborantzak garrantzi handia du; behi, zerri eta hegaztiak (batez ere indioilarrak) hazten dira. Industriari dagokionez, makinen eraikuntzaren alorra ongi garaturik dago. Turismoa ere garrantzitsua da[2].
Iruditegia
- Kőszeg mendigunea.
- Kőszeg.
- Sárvárko gaztelua.
- Celldömölk.
Erreferentziak
- Vas. 2015 Encyclopædia Britannica, Inc, global.britannica (Noiz kontsultatua: 2015-12-07).
- Magyarország közigazgatási helynévkönyve, 2015. január 1.. Hungarian Central Statistical Office, ksh.hu (Noiz kontsultatua: 2015-11-28).