Varg Vikernes

Varg Vikernesˈʋɑrɡ ˈʋiːkəɳeːs ahoskatua; jaiotzez Kristian Vikernes— (Bergen, Norvegia, 1973ko otsailaren 11) musikaria, konpositorea, abeslaria eta Norvegiako black metalaren aitzindarietako bat da. 1993an, Mayhem bandako kide zen Øystein Euronymous Aarseth erail zuela-eta, 16 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Count Grishnackh (Grishnackh kondea), izena ere eman ohi zaio, hori baitzen Norviegiako hasierako black metalean erabiltzen zuen izena. Burzum bandaren sortzailea ere bada; eta, egun, bera da kide bakarra.

Varg Vikernes

(2008)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKristian Larsson Vikernes
JaiotzaBergen, 1973ko otsailaren 11 (51 urte)
Herrialdea Norvegia
BizilekuaSalon-la-Tour
Familia
Ezkontidea(k)Marie Cachet (en) Itzuli  (2007 -
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea, blogaria, bateria-jotzailea, idazlea, gitarra-jotzailea, youtuberra, board game designer (en) Itzuli eta telebista-ekoizlea
KidetzaOld Funeral (en) Itzuli
Burzum (en) Itzuli
Mayhem
MugimenduaNeonazismoa
Izengoitia(k)Count Grishnackh
Genero artistikoadark ambient (en) Itzuli
Thrash metala
Death metala
Black metala
Musika instrumentuabaxua
giltzadia
perkusio instrumentua
sintetizadorea
ahotsa
gitarra elektrikoa
DiskoetxeaDeathlike Silence Productions (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaOdinism (en) Itzuli

burzum.org
IMDB: nm1666216 Twitter: vargvik43487720 Musicbrainz: 98f99ce2-245f-4c6f-8aa9-02914c86039e Songkick: 3909301 Discogs: 354942 Allmusic: mn0001415833 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Burzumen logoa
Burzumen logoa
Burzumen logoa

Kristian Vikernes Bergenen (Norvegia) jaio zen 1973ko otsailaren 11n. Ez zuen izena gustuko, kristau esan nahi zuela-eta. Burzum banda sortu zuenean, izena aldatu zuen eta Varg hartu zuen, norvegiarrez, otso. Era berean, Count Grishnack ezizena ere erabili ohi izan du.[1]

Varg Vikernes instrumentu ugari jotzen hasi zen nerabezaroan eta, 1988 edo 1989 inguruan, 15-16 urte zituenean, Kalashnikov banda sortu zuen, laster izena aldatu eta Uruk-hai deituko ziona. Vikernesen ustez, ez zen balio handiko taldea.

1989an, Old Funeral bandako kideak ezagutu zituen eta urte pare batean elkarlanean ibili zen haiekin.

Gero, Burzum proiekturako hasi zen lanean. Beti egin ditu haren letrak, abestu du eta ia instrumentu guztiak jo ditu. Abestien nahasketak ere Vargek egin ditu.

Burzumen lehen albumak izen homonimoa hartu zuen: Burzum eta 1992ko martxoan atera zuen Deathlike Silence Productions (DSP) zigiluak. Zigilu hau Øystein Aarsethena zen, Euronymous ezizenez ezagunagoa. Helvete denda ere bere jabetza zen eta bertan saldu zituzten kopiak. Horrela, Burzum Inner Circlen sartu zen, Norvegiako ia black metal banda gehienak bildu zituen erakundea, Mayhem lider.

Aarseth idei bortitzak eta megalomanoa mitologia bikingo eta nazionalismo zertzeladaz hornitu zen eta jarraitzaile sutsuak lortu zituen. Hilerriak profanatu, apaizei heriotza mehatxuak egin eta abar, kristautasuna Norvegiatik at bota nahi omen zuten eta politeismo paganoa berrezarri, Odinismoa. Gauzak mugatik haratuago eramanez, suizidio bat, eliza batzuk erreta eta bi erailketa izan ziren, behintzat. Haietako bat lehen Vikernesen lagun zen Aarseth bera izango zen eta lagunaren eskuetan gainera.[2]

Vikernes hitzetan, Euronymousek ez zuen nahiko dirurik proiekturako eta berak utzi behar izan zion hari 5.100 dolar. Kopiak saldu eta irabaziak izan zirenean, Vikernesek dirua berreskuratzeko itxaropena zuen, baina ez zen horrela izan eta erabat haserretu zen harekin. Vikernes bere ekoizpen propioa sortzen saiatu zen, Cymophane, eta, 1993ko abuztuan, horrela atera zuen Det Som Engang Var.

Urte horretan, Vikernes baxu izan zen Mayhem bandan, Euronymousen ondoan, De Mysteriis Dom Sathanas diskoa atera zutelarik.

Haserreak haserre, Vikernes Helvete dendak eta Deathlike Silence zigiluak aurreko garaian izan zuen arrakasta mantentzen saiatu zen. Horregatik eskaini zuen elkarrizketa ospetsua. Hainbat eliza erre ziren eta Vergen hitzetan bera, beste musikari batzuk bezala, sute haien atzean zegoen. Oso positiboa ez bazen ere, black metalak publizitate handia lortu zuen. Elkarrizketak urak astindu zituen eta black metala musikari satanista, kriminal eta asasinoez osatuta zegoela zirudien. Prentsaren esanekin, norvegiar polizia gertaerak ikertzen hasi zen eta Varg atxilo hartu zuten, baina ez zen denbora asko pasatu askatu zuten arte, ez baitzen ebidentziarik aurkitu.

Honekin guztiarekin, elkarrizketak eta Vikernesen atxiloketak atentzio handiagoa erakarri zuen black metal jarraitzaileengan. Tamalez, Euronymousek ezin zion Helvete dendari aurre egin eta, jarraitzaileen dezepziorako, itxi egin zuen.

Vikernes erabat aldenduta zegoen Euronymousetik. Tentela zela zioen black metalarenganako erakargarritasuna eta ez zuela aprobetxatzen jakin. Gainera, atentzioa beregan zentratu nahi zuen eta norvegiar black metalaren buru egin. Vargek Euronoymoustik urrun ibiltzea erabaki zuen eta honek, bere aldetik, Vargen aurka konspiratu zuen.

Euronymousen erailketa

1993ko abuztuan, bigarren albuma saltzen jarri zutenean, Varg Vikernes gauez joan zen autoan, Bergendik Oslorantz. Thorns bandaren sortzaile zen Snorre Ruchekin batera zihoan. Vikernesen hitzetan, lagun batek esan zion Euronymous bera erailtzeko planetan zebilela. Bati baino gehiagori esan omen zion torturatu eta hil nahi zuela.

Elkarren arteko gorrotoa ezaguna zen eta Vikernes bere hirugarren albuma ateratzear zegoen, Euronymous ekoizpenetik kanpo utziz. Euronymous atxilo hartua izana zen, kristalezko botila batez gazte batzuk zauritu zituela-eta. Vikernes mehatxua benetakoa zela ziur zen. Beldurrik ez ziola erakutsi nahi zion eta horregatik joan omen zen bere etxera, bere lehiakidearekin aurrez aurre egoteko asmoz.

Vikernesen hitzetan, Oslora iritsi eta telefonoz deitu zion kontratu batez hitz egin nahi zion aitzakian. Snorre Ruch kalean geratu zen zain. 1993ko abuztuaren 10ean, etxe barruan, Aerseth sukalderantz zuzendu zen eta labana eskuan itzuli zen. Erasotzeko saiakerak huts egin zuen, Vikernesek labana kentzea lortu baitzuen eta Aersethek eraikuntzatik korrika alde egin zuen, eskaileretan behera. Vikernesek harrapatu eta borrokan hil egin zuen.

Vikernes desesperatuta itzuli zen Bergen aldera. Egun batzuk lehenago, Vikernes eta elizen suteen kontuez hitz egitean, horrela esan omen zuen Aersethek:

« Hau baino gauza handiagoren bat egingo du, munduak gogoan har dezan...  »

Jabetu gabe zegoen bere heriotza propioaren pronostikoa egiten ari zela. Oystein Aarsethek 23 zauri zituen eta bere burua defendatzeko egin zizkiola atera bazen ere, Vikernes hartu zuten atxilo. Lagun ohiaren heriotzaz gain, Norvegiako elizen suteak ere leporatu zizkioten. 100 urteko eliza hauetako baten hondarrak portada izan ziren Askeren lehen bertsioan eta eta edizio pirata bat ere bada, elizaren irudiarekin eta Erre ezazu zeure eliza! testuarekin.

Egia esan, Vikernesek ez du gertaera argitu. 2009ko maiatzean askatu zuten. Kartzelatik atera eta gutxira, lanean hasi zen Burzum proiektuan eta diskoak ateratzen jarraitu du.

Eliza kristauak sutan

1992ko ekainaren 6an, Fantofteko egurrezko eliza erre zuten, XII. mendean egindako Norvegiako arkitektura tesoroetako bat.

1993ko urtarrila baino lehen, beste 7 norvegiar elizei gauza bera gertatu zitzaien. Vikernes egin zuten errudun hauetako sute batzuetan: Bergenen, Storetveiteko eliza eta Åsanekoa, Vindafjorden, Skjoldeko eliza, Oslon Holmenkollengo kapera eta suhiltzaile baten heriotza. Bergen kanpoan zegoen Fantofteko elizaren suteaz ere salatu zuten, baina epaimahaiak ez zion errua bota. Epaileentzat epaimahaiaren errorea izan zen, baina ez zuten kasu guztia berriz aztertu nahi izan.

Prentsak Inner Circle eta black metalean zebiltzan bandan norvegiarrak demonizatu zituen, Mayhem, Darkthrone edo Emperor bezala.

Bizitza berria

Burzumen Fallen albuma
Burzumen Umskiptar albuma

16 urte kartzelan egon eta gero, Varg Vikernes baldintzapeko askatasuna lortu zuen eta 2009ko maiatzaren 24an kalean zen. Gaur emaztea eta seme-alabekin bizi da Telemarken, Norvegian.

Berehala atera zuen lehen diskoa: Belus

Odinista izaten jarraitzen duela dio eta herrialde nordikoen antzinako jainkoak gurtzen ditu.

Diskografia

Burzum

Estudio albumak
  • 1992: Burzum
  • 1992: Aske (EP)
  • 1993: Det Som Engang Var
  • 1994: Hvis Lyset Tar Oss
  • 1996: Filosofem
  • 1997: Dauði Baldrs
  • 1999: Hliðskjálf
  • 2010: Belus
  • 2011: Fallen
  • 2011: From the Depths of Darkness
  • 2012: Umskiptar
Bildumak
  • 1995: Burzum/Aske
  • 1998: Burzum 1992-1997
  • 1998: Presumed Guilty
  • 1998: Gummo (banda sonora)
  • 2002: Anthology
  • 2004: Fenriz Presents... The Best of Old-School Black Metal
  • 2008: Anthology
Demo eta promoak
  • 1991: Burzum (Demo I)
  • 1991: Burzum (Demo II)
  • 1992: Burzum (Promo)
Ordain-albumak
  • 2002: Visions
  • 2003: A Man, A Band, A Symbol
  • 2003: Wotan Mit Uns!
  • 2005: The Tribute
  • 2005: Burzum Tribute Attack
  • 2006: Triumph Und Wille
  • 2008: Life Has New Meaning
  • 2009: Tribute To Burzum: When The Night Falls

Mayhem

  • 1994: De Mysteriis Dom Sathanas

Old Funeral

  • 1991: Devoured Carcass (EP) -

Darkthrone

  • 1994: Transilvanian Hunger (4 abestien letrak)
  • 1995: Panzerfaust (abesti baten letra)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.