Vardanes I.a
Vardanes I.a Partiar Inperioa 40tik 47ra gobernatu zuen errege bat izan zen. Bere aita Artaban II.aren oinordekoa izan zen, baina etengabe borrokatu behar izan zuen bere arerioa zen Gotarzes II.aren aurka.
Vardanes I.a | |
---|---|
Bizitza | |
Heriotza | 47 |
Familia | |
Aita | Artaban II.a |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Partiako arsaziar dinastia |
Jarduerak | |
Jarduerak | subiranoa |
Txanponek 40tik 47raino errege bakarra zela erakusten dute. 43an Seleuzia Tigrisekoa Partiaren mende egotera behartu zuen, zazpi urteko matxinada baten ondoren. Ctesifonte, erregeen bizilekua zena Tigris ibaiaren ekialdean eta, era berean Seleuziaren arerioa zena, gerraren ondorioez modu naturalean onuradun izan zen, eta, ondorioz, Amiano Martzelinok Vardanes I.a "Ctesifonteren sortzaile" deitzen du. Erromatar Inperioaren aurkako gerrarako prestatu zen, Armenia birkonkistatzeko asmoz, baina, azkenik, erromatar legioei aurre ez egitea erabaki zuen.
Arrakasta handia lortu zuen Asia Erdialdeko nomaden aurka Gotarzesen aurkako gerra berri batean zehar. Tazitoren arabera, denbora batez Gotarzesek tronua kendu zion, eta Baktrianako lautadetan babesteko ihes egin zuen (ziur asko garai horretan Baktria okupatzen zuten yuezhiak). Boterea berreskuratua, Gotarzesen dahezko armadaren aurkako kanpaina arrakastatsu bat zuzendu zuen, Sindes ibairaino bultzatuz.
Tazitok gobernari gazte, eder eta energia handikoa bezala goraipatzen da, baina gizatasun gutxikoa. 47 inguruan ehizan ari zela hila izan zen, eta Gotarzes bigarren aldiz igo zen tronura, bakarrik gobernatuz 51n hil zen arte.
Vardanes Apolonio Tianakoaren bizitzan ere aipatua da, honen ongile bezala. 98 inguruan gutunak bidali zizkion Indiarako pasabide seguru bat bermatuz, herrialdeko errege indiar-partiarra zen Fraotesekin elkarrizketa bat izan zezan.
« | Eta horrekin, gutun bat erakutsi zion, horretarako idatzia, eta honek Vardanesen aurreikuspen eta gizatasuna berriz miresteko aukera eman zion. Gutuna Indoko satraparentzat bidali baitzuen, bere mende ez zegoen arren. Eta bertan, eman zion zerbitzu ona gogoratzen zion, baina horiengatik inongo dirusaririk ez zuela eskatuko adierazten zuen, "ez bait da nire ohitura trukean mesederik eskatzea", zioen. Hala ere, oso esker oneko izango litzateke satrapak Apoloniori ongietorria egingo balio eta honek eskatzen zuen edozein tokira bidaliko balu. Eta bere gidariarentzat urrea eman zion, Apolonio, beharrean balego, beste norbaiten eskuzabaltasuna bilatzetik libratzeko. | » |
—Filostrato, Flavio. Apolonio Tianakoaren bizitza. II. liburua |
.