Varbergeko irrati-estazioa
Varbergeko irrati-estazioa (suedieraz: Varbergs radiostation i Grimeton), hego-mendebaldeko Suediako kostaldean dagoen irrati-estazioa da, Grimeton herrian dagoena, Varberg udalerrian. 2004an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen.
Varbergeko irrati-estazioa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Varbergeko irrati-estazioa | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 1134 |
Kokalekua | Suedia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 57°06′20″N 12°23′25″E |
Izen ematea | 2004 (XXVIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Historia
Irrati estazioa 1922 eta 1924 artean eraiki zen. Alexanderson transmisorea 40kHz-ko frekuentziatik gora erabiltzeko diseinaturik egon arren 17.2kHz-ra erabili zen horrela Atlantiar Ozeanoa zeharkatzen zuten mezuak bidali ahal izateko. Bere indikatzaile kodea SAQ zen.
1950 hamarkadararte New York hiriko Long Island uhartean zegoen irrati zentralera irrati mezuak bidali zituen eta 1960 hamarkadatik 1996 urtera Suediar Armadako urpekontziei aginduak emateko erabili zen, urte horretan Alexanderson transmisorea zaharkitua gelditu zela iritzi baitzioten. Aurrez 1968an bigarren transmisore bat ezarri zuten.
Iruditegia
- Interpretazio zentroa.
- Alexanderson transmisorea.
- Antenak.