Vandana Shiva

Vandava Shiva (hindiz: वंदना शिवा; Dehradun, 1952ko azaroaren 5a) indiar filosofo eta idazlea da. Ekofeminismoaren alde dihardu eta Nobel Sari Alternatiboa jaso zuen 1993an.

Vandana Shiva
Ahotsa
Bizitza
JaiotzaDehradun (en) Itzuli, 1952ko azaroaren 5a (71 urte)
Herrialdea India
Hezkuntza
HeziketaMendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea
University of Guelph (en) Itzuli
Panjab Unibertsitatea
St. Mary's Convent High School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJeffrey Bub (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
hindia
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, politikaria, ekintzaile ekologista eta ekofeminista
Enplegatzailea(k)Indiako Zientzia Institutua
Indian Institute of Management Amritsar (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

vandanashiva.com
IMDB: nm0794476 Twitter: drvandanashiva Youtube: UCtIFurmp3Wo20cyKe_Ol16w Last fm: Vandana+Shiva Musicbrainz: 2f5c6fcd-2d7a-49ae-b51b-bc088dc91f7e Discogs: 471152 Allmusic: mn0000260624 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Dehradun-en jaio zen, Uttaranchal-en, behinola Uttar Pradesh estatu indiarraren zatia. Aita basozain zuen eta ama baserritar eta natur zale. Heziketa Andra Mari Eskolan jaso zuen, Nainital-en, baita Jesus eta Maria Komentuan ere, Dehradun-en.[1] Chipko mugimenduan parte hartu zuen 1973an . Haren helburua zen saihestea, era baketsuan, Himalayako zuhaitzak moztu zitezen.

Shivak master bat egin zuen Zientziaren filosofian Guelph Unibertsitatean - Ontario, Kanadan - 1976an. Hiru urte geroago, Mendebal Ontario Unibertsitateak doktoretza eman zion haren tesiari, “Ezkutuko aldaerak eta kokapena teoria kuantikoan” izenekoari.[2][3]

1982an Ikerketa Zientifiko, Teknologiko eta Ekologikorako Fundazioa sortu zuen, zeinak baititu haren egitasmoen artean nekazaritza ekologikoa bultzatzea eta hedatzea (Navdanya programa); biodibertsitatea aztertzea eta mantentzea (Hazien Unibertsitatea, Bizitza Iraunkorrerako Nazioarteko Eskola); mugimendu ekologistarekiko engaiamendua sustatzea emakumeen artean (Emakume Desberdinak Dibertsitatearen alde); edo sentimendu demokratikoa birsortzea (Demokrazia bizirik mugimendua).

Navdanya erakunde indiar iraultzailea da eta izenaren esanahia da “bederatzi labore”. [4]Erakunde horren asmoa da baserritarrei laguntzea bertako barietateak berreskura eta gorde ditzaten, izan ere, desagertzeko arriskuan baitaude, barietate komertzialen erabilera dela eta. Navdanya erakundea ekologista eta baserritar indiarrek osatzen dute eta hazi-erreserbaren alde dihardu. [5]Hazien desagerpenaren errua leporatzen die Shivak enpresa batzuei, hain zuzen ere, haziak, ongarri kimikoak eta pestizidak ekoizten dituzten horiei, batez ere, barietate transgenikoak garatzen dituztenei.

Indiako biodibertsitatea zaintzeko ahaleginean, Navdanya erakundeak komunitate askotako baserritarrei eragiten die ez dezatela erabil genetikak eraldatutako hazirik. Halaber, kanpainak sortu ditu pestizida-baliatzearen kontra, baserritarrei heziketa emanda bertako hazien onurari buruz. Era berean, hogeita hamalau hazi-banku komunitario ezarri ditu estatu osoan; beraiek zaintzen dituzte hazi indiar naturalak eta dohainik banatzen dizkiote interesa agertzen duen edozein nekazariri. Navdanya-k lagundu du horrela 2.000 arroz barietate zaintzen eta gai izan da Indian 5 milioi baserritar bultzatzeko Merkataritza Tarifen Batasun Orokorraren (GAT) aurka edo, 1999. urte amaieran, buru izan zen Seattle-n egin zen mobilizazio handian merkataritza- globalizazioaren aurka.

Shivak, Mohandas Gandhi-ren indarkeriarik ezaren kontzeptuak eraginda, bultzatu ditu emakume baserritarrak berreskura dezaten mendeetan zehar izan duten ohiko eginkizuna: haziak gorde espeziea zaindu eta berriz ere landatzeko; burujabetza lortzeko horrela, merkataritzaren nazioarteko legeei uko eginez edo men egin barik merkatu-ekonomiaren arauei.

1993an Right Livelihood Saria, Nobel Sari Alternatiboa bezala ere ezagutua, eman zioten eskertzeko haren lana mugimendu alternatiboen alde eta “... emakumea eta ekologia kokatzeagatik modernidadeak garapenari buruz egin duen diskurtsoaren bihotzean”.

Gaur egun Shiva buru da Globalizazioari buruzko Nazioarteko Foroan eta baita partaide garrantzitsua ere globalizazioaren kontrako mugimenduan, alegia, sortu zena kontra egiteko Aduana-tarifei eta Merkataritzari buruzko Akordio Orokorrari (GATT, General Agreement on Tariffs and Trade). Akordio horretan, hain zuzen ere, dago oinarrituta Munduko Merkataritza Erakundea (MME). Arestian idatzi duen liburuan, Manifestua lurraren demokraziaren alde izenburu duen horretan, LURRAREN DEMOKRAZIA kontzeptu eta kausa proposatu ditu kapitalismoaren alternatiba gisa.

Shivak gogotsu dihardu globalizazio-politika neoliberalaren kontra eta herrien eskubideen alde, salatzen duela korporazioen gutiziak lurra eta ura bezalako baliabide naturalak lapurtzen dituela, baita jendearen oinarrizko eskubideak urratu ere.

Lana

Vandana Shivak ahaleginak egin ditu nekazaritzan eta janarian dauden praktikak eta paradigmak aldatzeko. Intelektualki eta aktibista gisa eskaini du laguntza zenbait arlotan: jabetza intelektualaren eskubideak, biodibertsitatea eta bioetika. Halaber, Mugimendu Berdearen barruan borroka soziala egiten duten erakundei ere lagundu die euren borrokan genetika-ingeniaritzaren kontra.

Jabetza Intelektualaren Eskubideari eta biodibertsitateari dagokienez, Shive doktoreak, bere taldearekin batera Ikerketa Fundazioan (Research Foundation for Science, Technology and Ecology), arrakasta izan zuten zenbait landararen biopirateriaren aurkako borrokan: nim landarea (Azadirachta indica), Basmati arroza eta garia.

Shivaren lehen liburuak, Staying alive (1988), eragina izan zuen berdefinitzeko Hirugarren Munduko emakumearen pertzepzioa. 1990ean, txosten bat egin zuen Emakume eta Nekazaritzari buruzkoa Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearentzat (FAO). Izenburua zuen “Indiako nekazari gehienak emakumezkoak dira”. Generoaren saila sortu zuen International Centre for Integraded Mountain Development (ICIMOD) delakoan, Katmandu-n, eta kide sortzaile izan zen Women´s Environment & Development Organization (WEDO) delakoan.

Shive doktoreak aholkulari-lana egin du Indiako eta atzerriko gobernuentzat, baita Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat ere, esate baterako, International Forum on Globalization, Women´s Environment & Development Organization eta Third World Network direlakoentzat. Shiva buru da Bazkariaren Etorkizuneko Batzordean, Toscanan kokatuta. Era berean, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako lehen ministro ohia aholkatu zuen Zientzia-batzordeko kidea da.

Shiva lanean ari da hiru urteko proiektu batean Butaneko Gobernuarekin, Jigme Thinley Lehen Ministroak gonbidatuta, Gobernuari aholkatzeko nola lortu haien helburua herrialde subirano organiko bihurtzeko, lehena guztiz organikoa.

Ekofeminismoa

Vandana Shive - Global Citizen Festival Hamburg 05.jpg

Vandana Shiva ekofeminismoaren ordezkari garrantzitsua da. Gaiari buruz idatzi dituen artean daude: Bizitza besarkatu: emakumea, ekologia eta garapena; Ekofeminismoaren praxia: bioteknologia, kontsumoa eta ugalketa; eta Ekofeminismoa.Teoria, kritika eta ikuspuntuak, Maria Mies-ekin batera idatzia.

Shivaren ustez, hauek dira ekofeminismoaren hiru oinarriak: •Lurra bizirik dago, sakratua da eta izaki bizidun guztien arteko lotura da.

•Patriarkatuak ordezkatu zuen natura, eta emakumea, naturaren zatia den aldetik, gizonaren eta ekoizpenaren menpeko da.

•Izaki bizidun guztiekiko errespetua. Tesia garatzeko zenbait ideia proposatu zituen, beste tresna mota batzuk garatzea kasu, Barne Produktu Gordinetik haratago, giza-garapena neurtzeko baliagarriak; halaber, eskubideak erantzukizunez gozatzea.[6]

Shivak dioenez, ekofeminismoa mugimendu zaharra da, bizitza bera bezainbatekoa, eta haren oinarria da bizitza kokatzea antolaketa sozial, politiko eta ekonomikoaren erdigunean. Emakumeek egiten dute hori dagoeneko beraiei utzi izan baitiete, determinismo biologikoari jarraiki, bizitza zaintzeko eta mantentzeko zeregina. Horrela bada, ekofeminismoaren xedea bizitzaren aberastasuna optimizatzea da.[7]

Varanda Shivaren ustetan, gosea merkataritza harreman bidegabekoek sortu dute. Horren ordez, berak nekazaritza organikoa proposatu du, bioaniztasunean oinarritua; hain zuzen ere, sistema sozio-ekonomikoaren oinarria jakinduria tradizionala eta emakumeen ondarea izan daitezela, antzina bezala. Indiako emakumeek 200 mila arroz barietate garatu dituzte, ehunka mila amona ezezagunek milurtekotan zehar egindako lana, eta haietariko inori ez zitzaion bururatu hurkoari ezer ordainaraztea arroz mota horiek ereitearren. Shivak dio hazia elikadura-kateko lehen kate-maila dela eta "hura salbatzea da gure eginbeharra, partekatzea gure kultura".

Shivak genero berdintasuna ere aipatu du askatasunarekin lotuta. Kontzeptua interpretatzeko bi modu dagoela dio. Bata da antzekotasuna; bestea diskriminaziorik gabeko dibertsitatea. Bere ustez, bigarrena dago gertuen egiazko berdintasunaren kontzeptutik. “Nik askatasuna nahi dut desberdina izateko, baina ez dut zigorrik jaso nahi horregatik. Horixe da berdintasuna niretzat”.[6]

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Ganguly, Meenakshi. (2002-08-26). «Vandana Shiva: Seeds of Self-Reliance» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  2. (Ingelesez) «Hidden variables and locality in quantum theory - ProQuest» search.proquest.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  3. (Ingelesez) «Chipko movement» Contrary to popular belief (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  4. «Navdanya» www.navdanya.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  5. (Gaztelaniaz) «COSECHA ROBADA: EL SECUESTRO DEL SUMINISTRO MUNDIAL DE ALIMENTOS | VANDANA SHIVA | Comprar libro 9788449314308» casadellibro (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  6. Nuestroamericano, Seminario De Feminismo. (2013-04-22). «Vandana Shiva: Ecofeminismo, derechos de la naturaleza, suma kawsay. Diálogo con mujeres ecuatorianas y conferencia (2010)» Seminario de Feminismo Nuestroamericano (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).
  7. (Gaztelaniaz) «EcoPolítica» EcoPolítica (Noiz kontsultatua: 2020-02-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.