Van

Van[1] (turkieraz Van, armenieraz Վան eta kurdueraz Wan) Turkia ekialdeko hiri bat da Van aintziraren ekialdeko ertzean dagoena, Van probintzian, probintzia honen hiriburua ere badelarik. 2005eko erroldaren arabera, 284.464 biztanlekoa da hiriko biztanleria. Zenbaki ofizialik ez dagoen arren, herriko biztanleriaren gehiengoa kurdua da.

Van/Wan
Van
Վան
Wan
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaVan
Izen ofizialaVan
Jatorrizko izenaVan
Վան
Wan
Posta kodea65000
Geografia
Koordenatuak38°30′07″N 43°25′00″E
Map
Azalera2.289 km²
Altuera1.730 m
Demografia
Biztanleria353.419 (2011)
Dentsitatea182,36 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakBasilea, Bursa eta Odesa
Matrikula65
http://www.van.bel.tr/

Bere izenaren jatorria, antzinako armenieratik dator, van, "herria" esan nahi duena.

Historia

Bertan aurkitzen diren harrizko etxeen hondakinak, K.a. VIII. mendean datatuak daude, Urartuko erresumako gune nagusia izan zenean. Ninive erori ondoren (K.a. 612)an, jarraika, mediarrek, Pontoko erregeek, arabiarrek (VII. mendea) eta armeniarrek (VIII. mendea) hartu zuten. Ondoren, 1071. urtearen ondoren, seliukidar leinuarena izatera pasa zen eta Otomandar Inperioarena 1543an. Errusiar ahalmen militarrak atxiki zuen (1915-1917) Lehen Mundu Gerran zehar. Biztanleria kurdua handia du. Noizbait, bertako biztanle gehienak armeniarrak izan ziren, baina modu basatian kanporatuak izan ziren gerran zehar eta armeniar genozidioa deritzonean. Van, larru, ale, fruitu eta barazkien jasotze eta bidaltze puntua da.

Klima

    Datu klimatikoak (Van)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11.0 13.6 22.7 27.2 28.3 33.2 37.0 35.1 35.0 27.0 17.2 15.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 2.8 6.7 12.9 18.1 23.7 28.0 28.1 24.1 17.2 9.9 4.6 14.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.2 -6.4 -2.3 3.2 7.3 11.4 15.2 15.1 11.3 6.0 0.5 -4.1 4.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -22.6 -24.8 -22.7 -9.8 -0.8 3.0 7.0 7.0 1.4 -7.5 -12.0 -20.3 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.4 31.1 46.0 52.3 49.1 19.0 6.9 6.5 15.9 43.0 51.8 38.3 390.3
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.3 10.3 12.3 12.5 11.6 5.7 2.1 1.4 2.2 8.4 9.3 10.2 96.3
Elur egunak (≥ 1 mm) 9 10 8 2 0 0 0 0 0 0 3 8 40
Eguzki orduak 145.7 148.4 192.2 216 288.3 351 378.2 362.7 306 229.4 171 136.4 2925.3
Hezetasuna (%) 78 77 77 72 67 59 57 53 54 65 74 78 67.6
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü
Iturria (2): Weather2

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.