Vampire Circus
Vampire Circus (euskaraz "Banpiroen Zirkua") 1971ko Robert Young ingeles zinema zuzendarial zuzendutako beldurrezko film bat da. Hammer Film Productions ekoiztetxeak ekoitzi eta Pinewood Studios estudioan filmatu zen.
Vampire Circus | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1972 |
Izenburua | Vampire Circus |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta vampire film (en) |
Iraupena | Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "eta" |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Young (en) |
Gidoigilea(k) | Jud Kinberg (en) |
Antzezlea(k) | |
Adrienne Corri Anthony Higgins John Moulder-Brown (en) Lalla Ward (en) Robin Sachs Lynne Frederick Laurence Payne (en) Thorley Walters Domini Blythe (en) Skip Martin (en) David Prowse | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Wilbur Stark (en) |
Konpainia ekoizlea | Hammer Film Productions |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Whitaker |
Argazki-zuzendaria | Moray Grant (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Austria |
Adrienne Corri, Anthony Higgins, John Moulder-Brown, Lalla Ward, Robin Sachs eta Lynne Frederick aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
XIX. mendea, Austriar-Hungariar Inperioa, Stetl herria. Herritarrek banpiro maltzurra den Mitterhaus kondea (Robert Tayman) hil dute. Gertaera hau arazo ugarien hasiera besterik ez da izango. Izurri batek herrian hildako ugari eragin eta inguruko herrien etsaitasuna ekarriko die.
Une honetantxe herrira ikuskizun izugarri bat dakarren zirku beldurgarri bat iritsiko da. Tigre-emakumea (Serena), bi anai-arreba biki hiltzaileak (Robin Sachs eta Lalla Ward) eta odol egarridun banpiro gazte batek (Anthony Higgins/Anthony Corlan) Mitterhaus kondearen heriotza mendekatu nahiko dute, horretarako haren heriotzaren arduradunak banan-banan erailez.
Aktoreak
- Adrienne Corri: Emakume ijitoa
- Laurence Payne: Albert Müller irakaslea
- Thorley Walters: Peter, Stetleko auzapeza
- Lynne Frederick: Dora Müller
- John Moulder-Brown: Anton Kersh
- Elizabeth Seal as Gerta Hauser
- Anthony Higgins (kredituetan, Anthony Corlan): Emil
- Richard Owens: Kersh doktorea
- Domini Blythe: Anna Müller
- Robin Hunter: Hauser jauna
- Robert Tayman: Mitterhaus kondea
- Robin Sachs: Heinrich (Helgaren anai bikia)
- Lalla Ward: Helga (Heinrichen arreba bikia)
- Skip Martin: Michael the dwarf
- David Prowse: Gizon indartsua
- Mary Wimbush: Elvira
- Christina Paul: Rosa
- Roderick Shaw: Jon Hauser
- Barnaby Shaw: Gustav Hauser
- John Bown: Schilt jauna
- Sibylla Kay: Schilt andrea
- Jane Darby: Jenny Schilt
- Dorothy Frere: Schilt amona
- Milovan Vesnitch: Gizonezko dantzari erotikoa
- Serena: Emakume-tigre dantzari erotikoa
- Sean Hewitt: Lehen soldadua
- David de Keyser: Mitterhausen madarikazioaren ahotsa (krediturik gabe)