Valtierra

Valtierra[3] (gaztelaniaz eta ofizialki; Balterra euskaraz baina ez ofizialki) Nafarroako udalerria da. Tuterako merindadeko herri hau Nafarroako hiriburutik 85 kilometrora dago, eta 2014. urtean 2.467 biztanle zituen.

Valtierra
Balterra
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Valtierrako bandera
Bandera

Valtierrako armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Tutera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Valtierra
AlkateaAlfonso Mateo Miranda (PSN-PSOE)
Posta kodea31xxx
INE kodea31249
Herritarravaltierrar
Geografia
Koordenatuak42°11′43″N 1°38′03″W
Azalera49,891 km²
Garaiera263 metro
Distantzia85 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria2.424 (2023:  −15)
alt_left 1.196 (%49,3)(2019) (%50,2) 1.216 alt_right
Dentsitatea49,31 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 32,39
Ugalkortasuna[1] 34,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 76,85 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 14,05 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 0,30 (2018:  %-0,16)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valtierra.es

Izena

Udalerriaren izen ofiziala Valtierra[4] bada ere, hainbatean Balterra erabili izan da. Azken hau izan da herriko testu zaharretan agertzen den herriaren izena ere.


Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria, Nafarroa hegoaldean kokatzen da, Tuterako merindadearen iparraldean, eta Ebro ibaitik gertu, historikoki estrategikoa izan den kokagunean. NA-134 errepideak udalerria zeharkatzen du.

Valtierrak Bardearekin egiten du muga iparraldean, Arguedasekin ekialdean, Cadreita eta Errioxarekin mendebaldean, eta Tutera eta Castejónekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Ebro ibaiaren arroan kokatua, Valtierrak klima mediterraneoaren ezaugarriak ditu, zehazki, mediterraneoko klima kontinentalizatua. Tenperaturak hotzak izaten dira neguan, eta beroak udan, urteko batez besteko tenperatura 14 °C-koa da.

Prezipitazioak urriak dira, 450mm inguru jausten dira urte osoan zehar. Prezipitazioak nahiko irregularki banatzen dira urte osoan zehar, dena den, udaberrian eta udazkenean ugariagoak izaten dira. Iparreko edo "Ziertzo haizea", haizerik ohikoena izaten da urtean zehar. Udazken amaieratik, udaberri hasiera arte, eta Ebro ibaiaren arro guztian gertatu bezala, laino itxiko egunak izaten dira, eta tenperaturek nekez egiten dute 2-3 gradutik gora egun osoan zehar.

Jatorrizko landaredia ia erabat desagertu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun, udalerri gehienean nekazaritza lurrak eta zuhaixkak baino ez daude. Ebro ibaiaren ertza da gunerik aberatsena eta espezie gehien biltzen dituena, lertxundiak batez ere.

Historia

Kristo aurreko IX. eta II. mende bitarteko aztarnak azaldu dira Valtierratik hurbil. Torrazako nekropolian Burdin Aroaren lehen erdiko aztarnak eta Erromatarren garaiko hainbat arrasto ere aurkitu dira, Torrazako harriak ere erromatarren hilobi monumenturen baten zati izan zirela uste da. Nekropoliaren inguruetan, mosaikoak, ontziak eta txanponak bildu dira.

Valtierra Musa ibn Musaren inperio musulmanaren zati izan zen. Errege hori Espainiako eta Ebroko hirugarren errege moduan ezagutu zen eta Erriberako herrien gainean agindu zuen. Erreinu musulmanaren aginteak VIII. mende eta XII. mendeen artean iraun zuen. 1110. urtean Alfonso Bataiatzailea erregeak Valtierra birkonkistatu zuen eta Sobrarbeko forua eman zion, herria berriz eratu zen. Ondorengo mendeetan, Valtierran musulman biztanle asko bizi izan ziren, eta meskita bat ere eraiki zuten. XV. mendean meskita eraitsi eta eliza eraiki zuten gainean, musulmanak lurraldetik kanporatu eta gero.

1367ko apirilaren 12an Karlos II.a erregeak "Hiribildu Ona"ren titulua eman zion herriari, eta bertan eskubideak eta pribilegioak eskaini zituen. 1456an Joanes II.a erregeak, Peraltatarrei utzi zien herria jaurerri moduan, gerran eskainitako laguntza eskertzeko. Urteetan Peraltatarren morroi izan ostean, Karlos I.ak Valtierrak eskuraturiko eskubideak eta askatasuna itzuli zizkien herritarrei. Bakeak, dena den, ez zuen askorik iraun, eta ondorengo mendeetan, Konbentzio Gerrak eta Karlistadek eragina izan zuten herrian.

Aro modernoa

XVIII. mendearen hasieran, herriak 12.000 dukat ordaindu zituen Bardeako lurrak erabiltzeko eskubideagatik. 1836an herrian egindako asanbladak, eskubide hori betirako berretsi zuen. XIX. mendearen bigarren erditik XX. mendearen lehen zatira bitartean, herriko nekazaritzak garapen handia izan zuen, Bardeako lurrak erabili ahal izan zituztelako. Landatutako lurren azalera laukoiztu egin zen. XIX. mendearen erdian, herrian bi eskola zeuden, mutilen eskolan 80 umek ikasten zuten, eta bertako maisuak 4.000 erreal jasotzen zituen urtero. Nesken eskolan, 40 eta 50 neska bitartean ikasten zuten, eta bertako maistrak 1.600 erreal baino ez zituen irabazten urtean.

XIX. mende erdialdeko desamortizazioan, herrigunearen ondoko kaputxinoen komentua desagertu zen. 1920ko hamarkadan, pattarra ekoizteko lantegi bat, txokolatea egiteko beste bat, eta tailer txikiak zeuden herrian. Horrez gain, olioa ekoizteko bi errota zahar zeuden.

Ekonomia

Valtierrako biztanleria aktiboaren gehiengoak nekazaritzarekin zerikusia duten jardueretan ibiltzen da, nekazaritzatik ateratakoarekin bizi diren valtierrarrak askoz gutxiago dira. Gehienentzat nekazaritza, beste lanbide baten osagarria da. XX. mendearen amaieran udalerriko laborantza lurren herena (%32,6) lur ureztagarriak ziren. Horrez gain, udalerriaren azaleraren erdia, lur amankomunek osatzen dute.

Industria

Valtierrako industrialdea herrigunetik kilometro pare batera dago, Arguedasko udalerriaren mugan. Nafarroako gobernuak industrialdeak sustatzeko sortutako Nasuinsa elkartearen ekimenez eraiki zen. Industrialdea Arguedasko industrialdearen bigarren fase moduan eraiki zen 2003an eta gaur egun industrialdeko lursail guztiak beteta daude. Azpiegiturak gertu dauka Iruñea eta Zaragoza bitarteko autobiderako sarbidea. Valtierran dagoen industrialdearen bigarren fasearen ezaugarriak honakoak dira:

Azalera guztira: 35.514,84 m2

Lursailen azalera: 17.552,49 m2

Bardea

Erdi Aroan, Valtierrak, Fustiñana, Tutera, Cortes, Buñuel, Zarrakaztelu, Melida, Kaparroso, Alesbes, Cadreita, Cabanillas, Arguedas, Santakara, Martzilla, Faltzes, Azkoien, Funes, Milagro, Corella, Olibako monasterioa, eta Erronkariko ibarra eta Zaraitzuko ibarrekin batera, Nafarroako Bardeako elkartea osatu zuen, Bardeako lur komunak nekazaritzarako erabiltzeko asmoz.

Demografia

XX. mendearen lehen erdialdean goranzko joera izan zuen Valtierrako biztanleriak, eta 1950eko hamarkadarako % 75 igo zen, 3.000 biztanletik gora lortuz. Mendearen bigarren erdialdean, berriz, beheraka egin zuen eta 2.400 biztanle ingurura jaitsi zen.

Valtierrako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 229 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %9,07 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

Udal hauteskundeak

Valtierrako alkatea PSN alderdiko Alfonso Carlos Mateo Miranda 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Alderdirik bozkatuena izan zen eta gehiengo osoa lortu zuen, zazpi zinegotzi lortuta. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %1,36) eta boto zuriak 46 (%2,89). Abstentzioa %22,54koa izan zen.

2011ko udal hauteskundeetan ere PSN izan zen garailea eta gehiengo osoa gorde egin zuen; Alfonso Mateok alkatetzan segitu zuen. Lehen aldiz aurkezten zen Valtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV) bigarren geratu zen.

Alderdi politikoa 2011 2007
BotoakZinegotziakBotoakZinegotziak
Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) %48,44 6 %55,91 7
Valtierrako Aurrerakoien Kandidatura (CPV) %15,53 2 - -
Nafarroako Demokraten Konbergentzia (CDN) %14,86 1 %18,74 2
Alderdi Popularra (PP) %9,56 1 - -
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) %9,02 1 %22,45 2

Alkateen zerrenda

2011Alfonso Mateo Miranda (PSN)
2007Alfonso Mateo Miranda (PSN)

Udaletxea

XIX. mendearen erdialdean altxatutako eraikin neoklasikoa da. Oinarri laukizuzeneko eraikuntza hau, udaletxe izan aurretik, Santakarako markesen etxebizitza izan zen. Harlandu eta harlangaitzezko materialez eraikia dago. XX. mendearen amaieran, eraikina erabat berriztu zen Manuel Blasco arkitektoaren proiektuaren bitartez. Sotoa, beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste bi solairu dauzka.

Udal bulegoez gain, udalaren menpeko beste hainbat azpiegitura daude eraikinean, liburutegia, musika eskola, anbulatorioa eta abar. Udala alkateak eta hamar zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA. Foruen Plaza, 1

Azpiegitura eta garraioak

Condaren Iruñea eta Zaragoza bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko bost zerbitzu izaten dira norabide bakoitzeko. Lineak honako ibilbidea dauka:

Condaren Cortes eta Iruñea bitarteko autobus linea zuzenak zerbitzu bakarra dauka norabide bakoitzean eguneko. Ibilbidea, honakoa da:

Condaren Tutera eta Alesbes bitarteko lineak, geltokia dauka herrian. Autobusak honako ibilbidea egiten du:

Kultura

Valtierrako udal liburutegia herriko Giza Eskubideen plazako 10. zenbakian dago.

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Valtierra eremu ez-euskaldunean dago. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %0,47k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak

Ondasun nabarmenak

Valtierrako elizaren erretaula nagusiaren ikuspegia.
Gomaratarren jauregia.

Valtierrar ospetsuak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.