Valromey
Valromey Frantziako eskualde historikoa eta Jura mendietako haran bat da. Seran ibaiak zeharkatzen du eta mendebaldean Planachat mendia eta ekialdean Grand-Colombiereko mazizoak mugatzen dute.
Valromey | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 9.731,61 ha |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 45°58′N 5°41′E |
Mendikatea | Jura |
Estatu burujabe | ![]() |
Frantziaren banaketa administratiboa | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Departamendua | Ain |
Ur-gorputza | Séran |
Ain departamenduko 14 herrik osatzen dute: Artemare, Belmont-Luthézieu, Béon, Brénaz, Champagne-en-Valromey, Chavornay, Hotonnes, Le Grand-Abergement, Le Petit-Abergement, Lochieu, Lompnieu, Ruffieu, Songieu, Sutrieu, Talissieu, Vieu eta Virieu-le-Petit.
![](../I/Blason_valromey.svg.png.webp)
Valromeyko jatorrizko hizkuntza frankoprobentzera da Saboiako etxearen domeinu izandako lurralde askotan bezala. XX. mendearen erdialdetik hona hizkuntzaren transmisioa eten egin da, hiztunak gutxiengo bihurtu direlarik. Egungo izena Varromey frankoprobentzerazkotik eratorri da.
Historia
Valromey erromatarren garaiko pagus bat da da: pagus Verrmensis. XI. mendean Saboiako etxearen domeinuen artean sartu zen.
1601ean Lyongo tratatuaren ondorioz Frantziako koroaren esku gelditu zen Bresse, Bugey eta Gexerriarekin batera. Izan ere, Saboiak lurralde horiek eman zituen Saluzzoko markeserriaren truke[1].