Valhalla

Valhalla, eskandinaviar mitologian, gerlari edo einherjarrak, guduan hil ondoren doazen gotorlekua da. Odin jainkoak Asgarden duen jauregian dago, non hildako gerlariak, Bragiren ongietorria jaso eta valkiriek zuzenduak diren.

XVII. mendeko islandiar eskuizkribu baten marrazki honetan, Heimdal ikus daiteke, Valhallako atea estaltzen.

Bostehun ta berrogei ate ditu, lantzez eginiko harresiak, ezkutuekin eginiko teilatuak eta armajantziekin estalitako eserlekuak. Esaten denez, hautatutako guztientzako tokia dago. Hemen, egunero, Ragnarökean, jainkoek erraldoiekin izango duten azken borrokan, Odini lagunduko dioten hildako gerlariak, gudurako prestatzen dira Asgardeko lautadetan. Gauez, Valhallara itzultzen dira, ezti-urez lagunduriko basurde oturuntzez gozatzeko.

Valhallara igotzeko haina meritu lortzen ez dituztenek, Niflheimen amaitzen dute (ilunpeen erresuma, Hela edo Hel jainkosak gobernatua) edo izendaturiko beste toki batzuetan. Adibidez, itsasoan galtzen direnak, Ægirren jauregira eramanak dira, itsasoaren hondoan bertan.

Valhallan, valkiriez eta gerlarien izpirituez (einherjar) gain, Gullinkambi izeneko oilar bat ere badago, goizero iratzartzen dituena eta Ragnaröka iristen denean abisatzeko betebeharra duena.


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.