Valerie Adams
Valerie Kasanita Adams (Rotorua, Ipar uhartea, 1984ko urriaren 6a) zeelandaberritar pisu-jaurtitzailea da. Olinpiar Jokoetan bi aldiz eskuratu du urrezko domina, Munduko Txapelketetan hiru aldiz eta Pista Estaliko MundukoTxapelketetan bitan. Londresko Olinpiar Jokoetan bigarren gelditu zen, 20,70 mko jaurtiketa batekin. Baina, Nadzeia Ostaptxuk irabazleak doping kontrolean positiboa eman zuenez, urrezko domina kendu, eta Valerie Adamsi eman zioten[1].
Lortutako sari nagusiak
Olinpiar Jokoak | ||
---|---|---|
Urrea | 2008ko Udako Olinpiar Jokoak (Beijing) | Pisu jaurtiketa |
Urrea | 2012ko Udako Olinpiar Jokoak (Londres) | Pisu jaurtiketa |
Munduko Atletismo Txapelketa | ||
Brontzea | 2005eko Munduko Atletismo Txapelketa (Helsinki) | Pisu jaurtiketa |
Urrea | 2007ko Munduko Atletismo Txapelketa (Osaka) | Pisu jaurtiketa |
Urrea | 2009ko Munduko Atletismo Txapelketa (Berlin) | Pisu jaurtiketa |
Urrea | 2011ko Munduko Atletismo Txapelketa (Daegu) | Pisu jaurtiketa |
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.