Valeria Vegas
Valeria Vegas Zaragoza (Valentzia, 1985eko abuztuaren 8a) espainiar emakumezko idazlea eta dokumentalgilea da.
Valeria Vegas | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valentzia, 1985eko abuztuaren 8a (38 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Valentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, dokumentalista, gidoilaria, aktorea, kazetaria, saiakeragilea, biografoa, zinema ekoizlea eta trans eskubideen aldeko ekintzailea |
Enplegatzailea(k) | El País SER Shangay (en) Cannabis Magazine (en) El Mundo Canal Sur Radio (en) Vanity Fair (en) Canal Sur Televisión Atresmedia |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | LGBTa feminismoa |
Genero artistikoa | biografia telesaila film dokumentala |
Bizitza
Valeria Valentzian jaio zen 1985eko abuztuaren 8an. Gizonezko generoa esleitu bazioten ere, bere burua emakumetzat dauka.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da. Unibertsitate-garaian sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.[1]
2015ean Grandes actrices del cine español izenburuko liburua argitaratu zuen Espainiako emakumezko aktore nabarmenei buruzkoa. Hurrengo urtean, 2016an, La Veneno espainiar telebista-pertsonaia ezagunari buruzko biografia publikatu zuen. Urte berean ere, berak zuzendutako Manolita, la Chen de Arcos dokumentala kaleratu zuen.
Liburuak
- Grandes actrices del cine español (2015, 8 y medio argitaletxea)
- ¡Digo! ni puta, ni santa. Las memorias de La Veneno (2016, Roi Porto argitaletxea, ISBN 9788460883562)
- Vestidas de azul (2019, Dos Bigotes argitaletxea, ISBN 9788494967412)
- Libérate. (2020, Dos Bigotes argitaletxea, ISBN 9788412142884)
Filmografia
Dokumentalak
Urtea | Izenburua | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
2016 | Manolita, la Chen de Arcos | Zuzendaria |
Filmak
Urtea | Izenburua | Eginkizuna | Oharrak |
---|---|---|---|
2017 | La siesta del ángel | Ekoizle exekutiboa | Film laburra |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) García, Leticia. (2017ko ekainaren 26a). «Reunimos a tres generaciones de la lucha por la normalización trans» El País (Noiz kontsultatua: 2019ko otsailaren 6a).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.